OAE-ren 50. urteurrena. Inaxio Sarasua, lehen `olinpikoa´ / 50 Aniversario del CRO. Inaxio Sarasua, primer `olímpico´

Orioko Arraunketa Elkartearen (Club de Remo Olímpico) sorreran lehen aurrekaria, lehen urratsa, XX. mendeko hirugarren hamarkada bilatu behar dugu. 1936. urtean, Berlingo Joku Olinpikoetara joateko, skiffean (bakarkako ontzia) oriotar gazte bat zen ordezkaria. Inaxio Sarasua aurreko urteetan euskal uretan banakako batelean jaun eta jabe izan zen, eta Donostiako Ur-kirolak taldeko kideek modalitate mugikorrean proba egin zezan proposatu zioten. Oriotar arraunlariaren gaitasun fisiko aparta eta haren saiatze aldeko jarrera medio, saiakera arrakastatsua izan zen. Espainiako txapeldunaren aurkako estropada bat antolatu zuten Barzelonan, eta Inaxiok argi erakutsi zuen ez zuela parekorik. Tamalez, olinpiadetarako bidaiaren prestaketetan zihardutela Espainiako Gerrate zibila hasi, eta Sarasuaren abentura bertan behera geratu zen.

Hiru hamarkada igarota gero, Inaxioren semeak, Patxik, aitaren abentura hari nolabaiteko segida ematea erabaki zuen, eta 1965. urtean arraunketa olinpikoko elkartea antolatzeari ekin zion. Aurretik Donostiako Ur-kirolak taldea ordezkatuz skiffean Estatu txapelketan lehiatua zen Patxi, 1964an.

Urte gutxitan, elkartea sortu eta bi urtetara, ontzi handitan ere trebatuta zeuden oriotarrak eta Estatu mailan gorenera iritsi ziren. 1970era arte zortzikoan txapeldunak izan ziren oriotarrak. Orduan, trainerua ateratzea erabaki zuten, eta, besteak beste prestaketa fisiko ezin hobea zutelako, arraunzale guztiak aho-zabalik utzi zituzten, Donostiako Kontxako badian erakustaldi historikoa emanda. Izan ere, inoiz gertatu ez dena egin zuten oriotarrek, bigarren izan zen Lasarteko traineruari (garai hartako txapelduna) 45 segundoko aldea atera zioten Kontxako Estropaden lehenengo igandean.

Arraun06 - copia (612x640)

Para encontrar el primer antecedente de la fundación del Club de Remo Olímpico de Orio, hay que retroceder hasta la primera mitad del siglo XX. En el año 1936, un jóven oriotarra iba a representar a España, en skiff (embarcación individual) en los Juegos Olímpicos de Berlín. Inaxio Sarasua, estrella indiscutible del batel individual en los años anteriores, aceptó la propuesta de representantes del Ur-kirolak donostiarra de hacer una prueba en el skiff. Además de contar con unas cualidades físicas excelentes, la buena predisposición de Sarasua fue decisiva para el éxito del intento. Se organizó una regata en Barcelona que le enfrentó al vigente campeón de España, e Inaxio demostró claramente que no tenia rival. Desgraciadamente, los preparativos para acudir a la olinpiada alemana fueron interrumpidos por el estallido de la Guerra civil española, y la aventura no pudo seguir adelante.

Pasadas tres décadas, el hijo de Inaxio, Patxi, decidió darle continuidad a aquella aventura de su padre, y en 1965 se propuso fundar un club de remo olímpico en el pueblo. Anteriormente Patxi había participado en 1964 en los campeonatos estatales representando al Ur-kirolak.

En pocos años, concretamente a los dos años del surgimiento del club, los oriotarras dominaban también las embarcaciones mayores, y estaban ya en la élite del remo estatal. Hasta 1970 fueron campeones en la modalidad de ocho, la prueba reina. Fue entonces cuando los oriotarras decidieron botar la trainera, y, entre otras cosas, por gozar de una mejor preparación física, dejó boquiabiertos a los aficionados en la bahía de La concha cuando aventajó en nada menos que en 45 segundos a Lasarte-Michelín, entonces campeón indiscutible.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *