Baserritarrak, primerako arraunlariak / Los baserritarras, remeros de primera

   Gaur egun ere balio handia dute entrenatzaileentzat baserri edo mendi aldetik etorritako arraunlariek. Traineru askotan dabil mutil baserritarren bat, edo barru aldeko herrietatik kosta aldera iritsitakorik, arraun zaletasuna bultzatuta, edota ikuskatzaileren batek deituta.
     Hala ere, blog honi dagokion moduan, aurreko mendeko kontuak zuenganatuko ditut. 1990eko hamarkadara arte ohikoa zen baserritar gizonak tostetan lanean ikustea. Ildo honetan, bereziki aipagarria da 1960ko hamarkadan Hondarribian baserritar askok osatu zuten kuadrila. Kontxako estropadetan garaile izan zen 1965, 1966, 1967 eta 1968an Jose Angel Lujanbio sanjuandar patroi gazteak gidatutako kuadrila. Arraunlari haietako gehienek Lujanbio izan zuten maisu, herri kirolak eta baserri mundutik joandakoak baitziren. Tostan ikastea ez zitzaien erraza izan, baina, zalantzarik gabe, prestakuntza eta sasoia ezinhobeak zituzten mendian, harria jasotzen, aizkoran, segan eta abar zaildutako gazte haiek.
Hondarrabitarren sasoi arrakastatsu haren ondoren trainerutan eta trainerilletan nagusi izan zen Lasarte-Michelin taldean ere oso lagungarria zen baserritarren indarra. Klaudio Etxeberria, Gorria, eta ondoren Antonio Oliden, oriotarrak biak ere, Lasarteko enpresan langile ziren baserritar eta mendi aldeko herritako gazteak izan zituzten ikasle. Orioko arraunkera klasikoa barneratuta, Michelineko traineruko arraunlariek goi mailan aritu ziren urte askoan, 1970eko hamarkadaren amaierara arte. 1969ko Kontxako Estropadetan hasi zuten ibilbide azpimarragarri hura; irabazle izan ziren hondarribitarren nagustasunari amaiera emanez. Oriotar olinpikoen urte handietan (1970tik 1975ra jaun eta jabe), lasartearrek haiei aurre egitea lortu zutenak izan ziren. Besteak beste, Donostiako Bandera irabazi zuten 1973ko ekitaldian.
Aurreko batean aipatu genuen Zumaiako traineruak antzekorik egin zuen, 1980ko hamarkadan. Urte haietan goi mailan ibili ziren zumaiarrak. Estropada askotan garaile atera ezezik, Kontxako Bandera 1984an eta 1987an eskuratu zuen Luis Mari Olasagasti, Luxia, oriotarra entrenatzaile zen traineruak. Klaudio Etxeberria, Gorria, patroi jarrita, eta Antonio Oliden bera Olasagastiren aholkulari izanda, kostaldetik mendi aldera joanda, Itziar, Azpeitia, Zestoa, Errezil eta inguruko haietako mutil indartsuak bilatzeari ekin zioten. Telmo Deun ospetsuaren estropalari ugari, hamarretik zortzi bai, baserri muduan ibilitako eta zaildutako mutilak ziren.

Lasarte-Michelin-eko trainerua, 1973an. Antonio Oliden patroi, eta, harrigarria, Korta aurrekalari! / Antonio Oliden de patrón, y Korta, formado en Orio,  que estuvo de 1973 a 1975 en Lasarte, remó hasta de proel!, controlando al personal… con 25 años.

   Los entrenadores tienen, también hoy dia, muy bien considerados a los remeros provenientes del mundo rural. En muchas traineras rema algún remero llegado a la costa desde tierra adentro, sea motivados por el atractivo del remo, sea llamados por algún ojeador.
      De todas maneras, dado que este blog trata de historia e historias del siglo XX, voy a referirme a ellas. Hasta la década de 1990 era habitual ver en las tostas a hombres de caserio o del medio rural. Así, es remarcable la cuadrilla que representó a Hondarribia en la década de 1960. Formada en su mayor parte por hombres de caserio, los fronterizos fueron campeones en La concha desde 1965 a 1968, bajo la dirección del entonces joven sanjuandarra Jose Angel Lujanbio. Este fue maestro de la mayoría de aquellos “remeros de secano”. De hecho, no les fue fácil hacerse a las tostas, pero contaban con una preparación excepcional gracias a su vida en el caserio. Además, algunos de ellos practicaban deporte rural vasco, como levantamiento de piedra, aizkolarismo (hacha) o la sega (corte de hierba).
Tras aquel exitoso periodo de los hondarribitarras, también para el club Lasarte-Michelin, campeón posteriormente tanto en traineras como en trainerillas, fue de gran importancia la aportación de los baserritarras. Klaudio Etxeberria, Gorria, y más tarde Antonio Oliden, ambos oriotarras, tuvieron como alumnos a baserritarras y jóvenes del medio rural, trabajadores de dicha empresa afincada en Lasarte. Estos remeros, una vez asimilada la remada clásica oriotarra, llevaron al más alto nivel al club de Lasarte, hasta prácticamente el final de la década de 1970. Fue en 1969 cuando se hizo realidad el proyecto de la empresa lasartearra, al proclamarse vencedores de la Regata de La concha ese año, dando así fin a los años dorados de Hondarribia. En la gran época de los olímpicos oriotarras ( dominadores de 1970 a 1975 ) también Lasarte fue la encargada de plantarles cara. De hecho, lograron imponerse en la edición de 1973 de la Regata de La concha.
       En Zumaia el método de emplear brazos baserritarras también dió buenos resultados en la década de 1980 (entrada Zumaia-1984). Además de resultar vencedores en innumerables regatas, ganaron la bandera de La concha en 1984 y 1987, bajo la dirección del oriotarra Luis Mari Olasagasti, Luxia. Con Klaudio Etxeberria, Gorria, de patrón, y con el asesoramiento del propio Antonio Oliden, los zumaiarras realizaron, a comienzos de la década de 1980, una busqueda de jóvenes fuertes por el medio rural de lugares como Itziar, Azpeitia, Zestoa o Errezil. Gran número de los remeros de la famosa Telmo Deun zumaiarra, como ocho de cada diez, eran jóvenes habituados y curtidos en la vida del baserri.

   Irakurleok, nik Gipuzkoan baserritarrek izan duten ibilbidea ezagutzen dut. Bizkaia edo beste lekuetakoak hemen plazaratu nahi badituzue, ongi etorriak!  /  Lectores del blog, yo conozco la historia de algunas cuadrillas que han tenido a baserritarras en sus tostas en Gipuzkoa. Os invito a que, si conoceis casos en Bizkaia o en otros lugares, lo planteeis en este foro.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *