Santurtziarrak, Kontxako txapeldun gazteenak / Los santurtziarras, los vencedores de La concha más jóvenes

Joseba Urtiaga entrenatzaile mitikoaren eskutik, Santurtzik urrezko hizkitan idatzi zituen Bizkaiko eta Euskal Herriko arraunaren historiako atal ahaztezinak. 1977. urtean eraman zuten herrira lehenengo Kontxako bandera, eta modu ikusgarrian. Izan ere, urte batzuk lehenago gazteekin hasitako talde berria zen Itsasoko…

Lasurtegiren zilarrezko domina olinpikoa / La medalla de plata olímpica de Lasurtegi

Nazioarte mailan palmaresik hoberena duen euskalduna da Luis Mari Lasurtegi (Pasai Donibane, 1956). Estatu mailan ere bera da arraunlaririk aipagarriena. Gazte mailan lehenengo mundialetan parte hartu zuen, 1974. urtean. Senior mailan, Mosku-80ko Joku olinpikoetan parte hartu zuen, eta baita bi…

Atoia, estropadak eta batelariak (II) / El atoaje, regatas y las bateleras (II)

Aurreko atalean adierazi dudan moduan, Txingudi eta Pasaiako badietan txalupariek izan zuten garrantzia oso handia izan zen inguruko herritarrentzat. Bada, ordea, erabat harrigarria den beste egoera bat: emakume txalupariarena. Dokumentatuta dago, XVI. mendetik aurrera emakume batelarien jarduna oso garrantzizkoa izan…

Atoia, estropadak eta batelariak (I) / El atoaje, regatas y las bateleras (I)

  Esan ohi da arrantza izan zela lehenengo estropaden sorrera, arraina nork lehenago porturatu, prezio hobean saltzeko. Eta halaxe izan zen. Bada, ordea, beste lanbide bat, hain ezaguna ez dena, baina historian garrantzi handia izan zuena, eta arraunarekin lotua: atoaia.…

Montosa, garaipen mundiala skiffean / Montosa, triunfo mundial en skiff

José Antonio Montosa historian izan den euskal arraunlaririk aipagarrienakoa izan da, inondik ere. 1970 eta 1980ko hamarkadetan, Kaikuko Bizkaitarra traineruan tostetan parte hartze garrantzitsua izateaz gainera, aulki mugikorrean, arraunketa olinpikoan, gorenera eraman zituen Sestaoko eta Euskal Herriko izenak. Hain zuzen…

Pedreña, Kantabriako historikoa / Pedreña, histórico de Cantabria

Pedreña entzuten dugunean, Kantabrian Astillero eta Castro Urdialeseko traineruen itzalean jardun duen talde baten izena etortzen zaigu gogora. Baina, XX. mendeko historiari errparatu besterik ez dugu egin behar, ikusteko ordura arte Pedreña izan zela kantabriarren artean historiko bat. Mende honetan…