HISTORIA
|
|
|
|
Lehenik
eta behin, bi konzeptu, historia eta historiaurrea, bereiztea
ezinbestekoa dela uste dut. Aurrenak, historiak, arraunketak kirol moduan
XIX. mendetik izan duen bilakaera azaltzen digu; eta historiaurreak, berriz,
kirola eta lehiaketen jatorriaren nondik norakoak. Bigarren hau da atal
honetan jorratuko dudana, labur bada ere.
|
|
Historiaurrea:
arraunketaren jatorria |
![]() |
Arraunketa
kirola Euskal Herrian nola sortu zen aztertzeko gizakiak bizirauteko erabili
izan duen eguneroko jarduerari, lanbideari, erreparatu behar diogu. Arrantza
izan zen, batetik, arraunketa lehiaketen aurrekaria euskal uretan. Harrapatutako
arraina portuan saltzeko zeinek lehenago ekarri elkarrekin lehian aritzen
ziren arrantzaleak.
|
|
Arrantza jarduerarekin batera, ordea, arraunketa lehiaketek beste aurrekari bat ere izan zuten: itsas portu handietan, Bilbo eta Pasaia, batik bat, belaontzi handiak atoaian portura garraiatzeko, traineruak erabiltzen ziren eta horrek eragin zituen tankera honetako lehiak. Izan ere, traineruek talaiatik begiztatutako ontziak porturatzeko ibilbide luzeak egin behar izaten zituzten, norgehiagokan, nor lehenago iritsi, jardun horren truke ematen zen diru sari ona eskuratzeko. |
|
![]() |
|
Historia: estropada antolatuak
|
|
Arrantzan
edota atoaian zebiltzan gizonek eragindako erronka haiek herrien arteko
desafioak ere sortu zituzten, eta, ondorioz, aurreneko estropaden antolaketa.
Dena den, traineruen artean izandako aurreneko lehia antolatua ez zen
apostu hutsala izan. Bermeo eta Mundaka herrien artean dagoen Izaro irlaren
jabetza izan zen norgehiagokaren arrazoia.
Pasaian XIX. mendearen erdi aldera hiru traineruk ibiltzen ziren atoai lanetan, San Juaneko bi eta bat San Pedroko bat, eta 1854an, Donibaneko festeetan estropada lokatu zuten hiru traineruek. |
|
![]() |
|
Donostiako
Kontxako Estropadak. Aipatutako horietaz
aparte, jokatu ziren, noski, arraun norgehiagoka gehiago gurean, baina,
izan zen bat kirol honen historian mugarri suertatuko zena. 1871. urtean
Hondarribia eta Pasaia herrietako traineruek jokatutakoak sortu zuen ikusmina,
gerora, estropadarik ospetsuen eta preziatuena izango zenaren jaiotza:
Kontxako Estropadarena. Hondarribitarren eta pasaitarren arteko desafio
haren oihartzunak urte askoan iraun zuen, eta 1879, turismo hiri nagusia
zen Donostian aurreneko Kontxako Estropada antolatu zen, eta han ere pasaiatarrak
gailendu ziren. Aurrerantzen, ia urtero jokatzen hasi zen Donostiako Bandera,
eta erreferente nagusia bilakatu zen arraunketa munduan.
|
|
![]() |
|
Hiru
aro. Donostiako
Estropadak, 1879tik 2004 urtera bete dituen 125 urte hauetan, etenak,
aldaketak eta abarrak bizi izan ditu. Kontxako Estropadak, eta, oro har,
euskal arraunketak, urte hauetan hiru aldi edo aro nagusi izan ditu:
1.- Arrantzaleak eta, oro har itsasgizonak, arraunlariak ziren eta ia ez zuten prestakuntza berezirik behar estropadetan jarduteko, eguneroko ariketa huraxe baitzuten. Aro honek lehenbiziko ekitaldietatik 1920ko hamarkadara arte iraun zuen. 2.- 1920ko
hamarkadatik aurrera baporeko itsasontzien erabilpena zabaldu zen Euskal
Herriko kostaldeetan, eta honek, degorrigorrez, estropadetarako prestakuntza
berezia egin beharra ekarri zuen. |
|
![]() |
|
3.-
Aro Modernoa. 1970. urtean Donostiako Kontxako Estropadetan palmaresik
onena duen Oriok, arraun jarduna eraberritu egin zuen. Aurreko urteetan
arraunketa olinpikoan hasita, agilutxoek trainerura egokitu zituzten ikasitakoak:
prestakuntza fisikoa, teknika eta abar. Aurrerantzean, talde guztiek oriotarren
jarraibideari eutsi zioten, aro berriari bidea emanez.
|
|
![]() |
|
|
|