ARRAUNKETAKO OINARRIZKO HIZTEGIA

Ondorengo hiztegian tostako arraunketan eta arraunketa olinpikoan erabiltzen diren hitzak nahastuta agertzen dira, baina era honetara bereiztuta:

- Hizki beltzez bi modalitateei dagozkien hitzak.
- Berdez tostako arraunketakoak.
- Gorriz modalitate olinpikokoak.

Ababor: Ontziaren ibilbiderantz jarrita, ezkerreko aldea.
Abordatze: Ontzi batek bestea jotzea edo elkar topo egitea.
Altuera: Txalupen brankan, txopan eta zuaker nagusian gilaren azpiko aldetik karelera dauden distantziak.
Altuera: Karroatik txumazeraren barnekaldeko oinarriraino dagoen distantzia.
Amula: Branka aldean ontziaren alboak estutzen direneko aldea.
Arraun: Arraunlariak arraunean erabiltzen duen tresna.
Arraun banako era: Arraunlaria arraun bakar batez aritzen den era.
Arraunean egin, ibili: Arraunketako ontzian jardutea.
Arraunkada: Arraunketaren mugimendu teknikoa egiten den bakoitzean.
Arraunkera: Arraunean egiteko era edo tankera.
Arraunketa: Arraunean eginez praktikatzen den kirola.
Arraunketa olinpikoa: Eserleku mugikorra eta txumazera ezaugarritzat dituen arraunketa modalitatea.
Arraunlari: Arraunean egiten duen pertsona.
Aurrekalari: Ontziaren brankaldeko azken gizona.
Aurreko: Ikus aurrekalaria.
Baga: Azalera handia eta altuera txikia duten olatuak.
Baliza: Estropada eremua markatzeko erabiltzen diren tresnak.
Batela: Lau arraunlari eta patroia duen tostako arraunketako ontzia.
Branka: Ontziaren aurrekaldea.
Brankari: Ikus aurrekalari.
Buruzka: Tostako ontzien ibilbidean branka uretan nabarmenegi sartu eta atera egiten denean gertatzen den mugimendua.
Erasoa: Arrauna uretan sartzean egiten den mugimendu azkarra.
Erregalatu: Arraunketa olinpikoko ontzietako euskailu, arraunen, ointoki eta txumazeren neurriak finkatzea, arraunlariaren ezaugarri fisikoen arabera, edota estropada-baldintzak (olatuak, haizea etabar) kontuan harturik.
Estatxa: Tostako arraunketako leihaketetako irteeretan patroiak abiatze momentu arte heldu behar duen soka.
Estropada: Arraunketako lehiaketa.
Estropada-eremu: Estropada jokatzen den lekua.
Estropalari: Estropadetan parte hartzen duen arraunlaria.
Estropu: Arrauna eta toleta lotzen dituen sokazko uztaia.
Euskailu: Arraunketa olinpikoko ontzitan, kareletik kanpora irten eta arraunari eusten dion metalezko oinarria.
Gida: Karroa bideratzen duten metalezko bidexkak.
Gila: Txopatik brankara ontziaren azpikaldean dagoen ardatz nagusia.
Hankeko: Patroia edo lemazainaren ondoan doan eta arraunkera-erritmoa markatzen duen arraunlaria. Trainerutan bi izaten dira.
Inkateko: Arraunkadaren bukaeran arrauna uretatik atera aurretik egiten den azken indar kolpea da, repaleoari ekin baino lehentxeago.
Inklinazio: Arraunak uretan sartzean duen bertikaltasun handiago edo txikiagoa neurtzen du, eta arrauna uretan gehiago edo gutxiago hondoratzea dakar.
Irtenaldi: Arraunkadaren azken fasea.
Iola: Arrauna karelean doan aulki mugikorra duen ontzia.
Istribor: Ontziaren ibilbiderantz begira eskuineko aldea.
Joaldi: Estropadetan edota entrenamenduetan hainbat arraunkadako bapateko saioak, erritmoa gehituz.
Karel: Ontziaren ertzeetako ohol mehea.
Karro: Aulki mugikorreko ontzitan arraunlariaren eserlekua.
Kina: Ontziak ibilbidean egiten dituen oker nabarmenak.
Korasta: Gila sendotzeko ontziek txopan eta brankan duten pieza metalikoa.
Kulunka: Ontziak alde batetik bestera egiten duen mugimendua.
Lantza: Txalupak ibilbidean olatu gainean egiten duen aldia.
Lasta: Ontzian, komeni den pisua osatzeko kargatzen den pisu gehigarria.
Lema: Ontzia bideratzeko uretan sartuta doan pieza.
Lemazain: Lema erabiliz, ontzia gidatzen duen pertsona.
Lemazaindun ontzia: Bikoa, laukoa edo zortzikoa.
Lemazain gabeko ontzia: Skiffa, scull bikoitza eta laukoitza.
Luze: Tostako arraunketako estropadetan balizen arteko zati bakoitza.
Ointoki: Arraunketa olinpikoko ontzietan oinei eusteko erantsitako oinetakoak. Tostako arraunketan arraunlariak oinak aurreko lagunaren tostan jartzen ditu.
Ontziraleku: Ontzia uretaratu eta lehorreratzeko plataforma.
Outrigger: Modalitate olinpikoak Inglaterran jatorriz izen hau hartu zuen, euskailua kareletik kanpora duten ontzien ezaugarri bereizgarria adieraziz.
Palanka: Arraunak muturretik (tibortatik) kokalekuan egiten duen toperaino dagoen distantzia. Distantzia horren arabera arraunkadaren gogortasuna handiagoa edo txikiagoa izango da.
Palka: Itsaso handia denean, ontzia olatuetatik babesteko, ura ez sartzeko eta abar, brankaldean karela estaltzen duen egurrezko tresna. Arraunketako olinpikoko ontzietan hamar zentimetro ingurukoa erabiltzen da.
Pasaldi: Arraunkadan arraunak uretan egiten duen ibilaldia.
Patroia: Txalupa gidatu eta arraunlariei agintzen dien pertsona.
Poparean etorri: Itsasaldetik lehorrerantz olatuen gailurrean etortzea.
Repaleo: Arrauna uretatik ateratzean egin beharreko mugimendua.
Scull era: Arraunlaria bi arraunez aritzen den era.
Skiffa: Aulki mugikorrean bakarkako ontzia.
Skifflari: Skiffean ibiltzen dena.
Tiborta: Eskuen heldu-lekua den arraunaren muturra.
Tolet: Estropuz arrauna lotzeko kareletik irteten den egur ziria.
Toletera: Toletaren oinarria. Karelaren kanpoko aldean jartzen da.
Tope: Arraunaren erdikaldean toletak edo txumazerak arraunari euts diezaion jartzen den plastikozko pieza.
Tosta: Tostako arraunketako ontzitzan, eserlekua.
Tostako arraunketa: Euskal arraunketako era.
Trainerila: Sei arraunlari eta patroia dituen tostako arraunketako ontzia.
Traineru: Hamahiru arraunlari eta patroia dituen tostako arraunketako ontzia.
Trinkatu: Ziabogetan aurrekalariak maniobra gauzatzean laguntzeko arraun txikia, trinka, uretan sartzean egiten duen mugimendua.
Txanda: Estropadetan ontziak banatzeko egiten diren saioak.
Txanpa: Arraunkada biziko estropadaren zatia.
Txantela: Toletearen altuera igotzeko erabiltzen den egur-xafla.
Txardango: Ikus txumazera.
Txalupa: Tostako ontziak orokorrean. Traineruari bereziki horrela esaten zaio.
Txopa: Ontziaren ibilbideari begira jarrita, haren atzekaldea.
Txumazera: Euskailuaren kanpokaldeko muturrean arraunari eusten dion plastikozko pieza.
Ubera: Ontziak pasatzean uretan uzten duen arrastoa.
Xukatu: Ontzitik ura atera.
Ziaboga: Estropadetan ontziek egiten dituzten birak, arraunlari batzuk arraunean eta besteak ziaka arituz.
Ziaka: Ziatuz aritu.
Ziatu, zia egin: Maniobrak-eta egiteko, arraunean txopatik branka aldera arraunkadak egitea, txoparantz lekualdatuz.
Zuaker: Txalupen gorputzari eusten dioten saihets moduko piezak.

ITZULI