Liburuaren ezaugarriak
Orrialde-kopurua: 186. Argazki-kopurua: 90tik gora Liburuak azaltzen ditu 1970ko hamarkadatik 1990eko hamarkadara euskal arraunlariak, Espainiako eta Frantziako selekzioen partaide gisa, lortu zituzen emaitza gogoangarriak. Urte haietan, euskal arraunlariak munduko elitean aritu ziren; zehazki, 60 finaletan parte hartu zuten, eta badira 23 arraunlari dominadun, beren ibilbidean gutxienez domina bat irabazi zutenak. Lasurtegik, Kortak, Puertasek, Redondok, Elizaldek, Goikoetxeak, Genobak, Urbietak eta abar luze batek Euskal Herriaren izena munduko estropada-eremutara eta podiumetara eraman zuten. Protagonisten adierazpenez gain, Etxeberriak munduko txapelketa haietako emaitzak ere tartekatzen ditu, 90tik gora argazkiekin batera. Nobedade gisa, egileak argazki eta filmen artxiboak txertatu ditu QR kodeen bidez. Irakurleak gure arraunlarien estropada historikoak ikusteko aukera izango du. Liburuaren hitzaurrea Los Angeles-84ko JJOOetan zilarrezko domina irabazi zuen Luis Mari Lasurtegik idatzia da. |
![]() |
|
|
||
ZURE LIBURUA ESKATZEKO: manu.liburuak@outlook.com
|