EUSKAL
ARRAUNKETAREN MODALITATEAK
|
||||||
|
||||||
Oriok
1970ean trainerutan aro berria hasi zuenetik, tostako arraunketa eta modalitatea
olinpikoa elkarrekin batera ibili izan dira egun arte. Euskal talde askok,
modalitate olinpikoa praktikatzen ez duten arren, bien arteko harremanaz
baliatu izan dira. Arraunketa olinpikoak oinarrizko gaitasunak (ahalmen
fisikoa, psikomotorea, teknikoa...) hobetzeko erabili ohi da, nagusiki
prestakuntza fisikoari dagokionez. Bestalde, tostako arraunketak, traineruak
zehazki, indar eta ospe handiagoa du gurean, eta ekonomikoki ezinbesteko
laguntza ematen die modalitate olinpikoa praktikatzen duten taldeei.
|
||||||
![]() |
||||||
Ontzi
eta teknika ezberdinak
|
||||||
Tostako
arraunketa eta arraunketa olinpikoaren arteko bereizketa ontziei eta mugimendu
fisikoari dagokie. Batetik, eserlekua da bereizten dituena, tostako arraunketako
ontziek finkoa baitute eta olinpikokoek, berriz, mugikorra. Bestetik,
eserlekuen kontuaren ondorioz, tostakoek besoak eta bizkarra dute indarraren
ardatz, eta olinpikoek, berriz, hankak.
Ondoren, bi modalitateetan
erabiltzen diren ontziak eta teknika azalduko ditugu: |
||||||
Tostako
arraunketa
|
||||||
Ontzien
ezaugarriak
|
||||||
BATELA
|
TRAINERILA
|
TRAINERUA
|
||||
![]() |
![]() |
![]() |
||||
Luzera
(gehienez): 7 metro Pisua
(gutxienez): 70 kiloArraunlari
kopurua: lau eta patroia. Patroiaren pisua (gutx.): Seniorrtan, 50 kilo eta gazteetan, 45 kilo Estropada-ibilbidea: Senior eta jubeniletan, 2000 metro; kadeteetan, 1500 m. eta infantiletan, 1000 metro. |
Luzera
(gehienez): 9´5 metro Pisua
(gutxienez): 100 kiloArraunlari
kopurua: sei eta patroia. Patroiaren pisua (gutx.): Seniorrtan, 50 kilo eta gazteetan, 45 kilo Estropada-ibilbidea: Senior eta jubeniletan, 3500 metro. |
Luzera
(gehienez): 12 metro Pisua
(gutxienez): 200 kiloArraunlari
kopurua: hamahiru eta patroia. Patroiaren pisua (gutx.): 50 kilo Estropada-ibilbidea: 5556 metro. |
||||
Arraunketa
Olinpikoa
|
||||||
Ontzien
ezaugarriak
|
||||||
Arraun
banako ontziak
|
||||||
Lemazaindun
bikoa
|
Lemazain
gabeko bikoa
|
Lemazaindun
laukoa
|
||||
![]() |
![]() |
![]() |
||||
Luzera
- 10,50 metro
Pisua - 35-40 kilo bitarte Arraunlari kopurua - Bi eta lemazaina |
Luzera
- 10,20 metro
Pisua - 25-30 kilo Arraunlari kopurua - Bi arraunlari |
Luzera
- 14 metro
Pisua - 55-60 kilo Arraunlari kopurua - Lau eta lemazaina |
||||
Lemazain
gabeko laukoa
|
Zortzikoa
|
|||||
![]() |
![]() |
|||||
Luzera
- 13 metro
Pisua - 50-60 kilo bitarte Arraunlari kopurua - Lau arraunlari |
Luzera
- 18 metro
Pisua - 90-110 kilo bitarte Arraunlari kopurua - Zortzi eta lemazaina |
|||||
Scull
erako ontziak
|
||||||
Skiffa
|
Scull
bikoitza
|
Scull
laukoitza
|
||||
![]() |
![]() |
![]() |
||||
Luzera
- 7 metro
Pisua - 14-20 kilo Arraunlari kopurua - Arraunlari bakarra |
Luzera
- 10,20 metro
Pisua - 25-30 kilo bitarte Arraunlari kopurua - Bi arraunlari |
Luzera
- 13 metro
Pisua - 50-60 kilo Arraunlari kopurua - Lau arraunlari |
||||
|
||||||