EGILEA

Manu Etxeberria, gaztetan arraunean aritutako oriotarra, arraunari eragitaeari utzi eta idazteari ekin zion, arraunarekiko zaletasunari eutsiz. Egunkari kolaboratzaile lanetan lehenik, eta bost liburutan ondoren, islatu du Manuk, arraunketak sortzen dion sentimendua.

Lanbidez pedagogo eta irakaslea da eta, horrexegatik, nabaria da bere lanetan ikuspuntu didaktikoa, dibulgaziokoa, eta orri honek hori uzten du agerian. Prestakuntza teknikoari dagokionez, Arraunketako Euskal Federazioaren Entrenatzaile ikastaroen aurreneko promozioan eskuratu zuen entrenatzaile titulua. Besteak beste, bere herrian, Orion, monitore ikastaroen antolaketaz arduratu zen, hauetan irakasle gisa Euskal Herriko teknikari eta aditu aipagarrienak bilduz.

Azkenik, aipagarria da antolatu izan dituela arraunketari buruzko hitzaldiak, Euskal Herriko hainbat herritan, klubeetan, kultur etxeetan edo ikastetxeetan, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Etxeberriaren beste lana izan da TOSTA izeneko bloga sortzea, non arraunaren istorioak biltzen dituen; link-a webgune honetan bertan dago.

Argazkian, Bartzelonako Olinpiadetan egunkari kolaboratzaile zela, Abbagnale italiar arraunlari ospetsuekin (bi aldiz txapeldun olinpikoak eta zazpi aldiz munduko txapeldunak).

ITZULI