Altxola 1970. Orioko traineru honek bigarrenari hamar traineru eta gehiagoko aldea ateratzen zion. Estropada guztiak irabazi zituzten uda hartan, aise, eskandaluzko aldeak aterata. Oriok, arraunketa olinpikoan hasita, ondo entrenatzen, euskal arraunaren Aro modernoari eman zion hasiera. Gainerako taldeek horien ereduari…
Joxe Angel Lujanbio, maisu Hondarribian Joxe Angel Lujanbio, maestro en Hondarribia
Joan den astean Joxe Angel Lujanbio sanjuandar patroi handiaren heriotzak egun tristeak ekarri zizkigun. Blog honetan aipatu genituen Lujanbiok izan zituen lorpen aipagarrienak, baina, haren kirol-biografiaren atalik garrantzitsuena gogora ekartzeko premia sentitzen dut. 1965. urtetik 1968.era arte Hondarribiako trainerua, Lujanbio…
Joxe Angel Lujanbio patroi handia zendu da / Ha fallecido el gran patron Joxe Angel Lujanbio
Joxe Angel Lujanbio hil egin da. Pasai Donibaneko arraunaren izen eta gizon handi bat joan zaigu. Juan Mari patroi ezagunaren aita zen. Doluminak. Oso gazte zela jarri zen herriko traineruaren lema gidatzen, eta 1956. urteko Kontxako Bandera irabazi zuen traineru…
50. urteurrena: Orio-Oxford-Cambridge estropada / 50 aniversario: Orio-Oxford-Cambridge
Urteurren honek badu, izan, mamia, Orion elkarte berria sortu zenetik benetako arraunzaleak txundituta utzi dituen makina lorpen eta balentria izan baitute kolore horia. 1968. urtean, elkartea sortu eta hiru urtera, ekin zitzaion bederatzi urtez jarraian iraun zuen Orioko Nazioarteko Estropadak…
OAE-ren 50. urteurrena. Inaxio Sarasua, lehen `olinpikoa´ / 50 Aniversario del CRO. Inaxio Sarasua, primer `olímpico´
Orioko Arraunketa Elkartearen (Club de Remo Olímpico) sorreran lehen aurrekaria, lehen urratsa, XX. mendeko hirugarren hamarkada bilatu behar dugu. 1936. urtean, Berlingo Joku Olinpikoetara joateko, skiffean (bakarkako ontzia) oriotar gazte bat zen ordezkaria. Inaxio Sarasua aurreko urteetan euskal uretan banakako…
Zumaiko Telmo Deun traineruaren marka aparta / El excepcional récord de la Telmo Deun zumaiarra
1984. urtean Zumaiako Aita Mari elkarteak euskal arraunketaren historian leku berezia, ohorezkoa, lortu zuen. Hogei bandera irabazi zituen Telmo Deunek traineru denboraldian. Gerora berdindu ez den eta nekez hautsiko den marka jarri zuten zumaiarrek. Kaiku (txapeldun Kontxan 1982an), Orio (1983an)…