Zumaiko Telmo Deun traineruaren marka aparta / El excepcional récord de la Telmo Deun zumaiarra

1984. urtean Zumaiako Aita Mari elkarteak euskal arraunketaren historian leku berezia, ohorezkoa, lortu zuen. Hogei bandera irabazi zituen Telmo Deunek traineru denboraldian. Gerora berdindu ez den eta nekez hautsiko den marka jarri zuten zumaiarrek.

Kaiku (txapeldun Kontxan 1982an), Orio (1983an) eta Santurtzi (1985an Kontxan garaile) urte haietan goi mailan ari zirela ikusita, Zumaiaren errekorraren meritua are handiagoa da.
Luis Mari Olasagasti, Luxia, oriotarra (arraunlaria 1970ko hamarkadan Orion) entrenatzaile zela, eta beste oriotar bat, Klaudio Etxeberria, Gorria handia, patroi jarrita, Telmo Deun traineruak errekorren errekorra jarri zuen 1984ko denboraldian: jokatutako bandera guztiak irabazi, 20 hain zuzen ere.

Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketetan urrea irabazteaz gain, banan banan denboraldiko bandera handi guztiak eskuratu zituzten zumaiarrek: Kontxako Bandera, Zarautz, Nerbioi, El corte inglés eta abar.

Ordena honetan, bandera hauek etxeratu zituzten zumaiarrek: Castro Urdialesen Gurutze Gorria Saria, Portus Amanus Bandera eta Castro Urdialeseko Bandera; Santurtziko Ikurrina, Donostiako Gurutze Gorriko Bandera, Hondarribiako Ikurrina, Getxoko Ikurrina, Pasaiako Ikurrina, Portugaleteko Bandera, Zarauzko Ikurrina, Euskadiko Txapelketa, Gipuzkoako Txapelketa, Bilboko Hiria Bandera, Estatuko Txapelketa, Kontxako Bandera, Santoñako Bandera, Nerbioi Sari Nagusia, El Corte Inglés Saria, Zierbenako Bandera eta El León Bandera (denboraldiaren trainerurik onenari).

Olasagasti, Luxiak kontatzen zuenez, bazituen kuadrilan hamazortzi arraunlari “edozein momentutan tostan jarri eta oso ondo erantzungo zutenak”. Zumaiko gazteez gain, Olasagastiren arraunlariak inguruko baserrietatko jendea zen: Itziar, Azpeitia, Errezil, Zestoakoa eta abar. Luxiak ikusita eta ikasita zuen Ortzaikako Olidendarrek Lasarte-Michelinen-eta arrakasta handiz erabilitako metodoa. Baserritar haiek, primerako gaia, eta oriotar teknikari eta patroiaren jakintza izan ziren balentria haren sekretua.

remo-orio2

En 1984 el club Aita Mari de Zumaia inscribió su nombre con letras de oro en la historia del remo vasco. La Telmo deun zumaiarra ganó nada menos que veinte banderas en la temporada de traineras. Instauraron una marca aún sin igualar, y que se me antoja dificil de alcanzar. En aquellos años en que el Kaiku (campeón en La concha en 1982), Orio (en 1983) y Santurtzi (vencedor en Donostia en 1985) estaban a un gran nivel, es aún más impresionante el récord de Zumaia. Siendo entrenador el oriotarra Luis Mari Olasagasti, Luxia, (remero en Orio en la década de 1970), con otro oriotarra, Klaudio Etxeberria, Gorria, en el puesto de patrón, la Telmo Deun roja instauró el récord de récords: ganó la totalidad de las banderas que disputó aquel verano, un total de 20.

Zumaia se impuso, además de en los campeonatos provincial, en el de Euskadi y en el de España, en las principales banderas de la temporada: la Bandera de La concha, la Ikurriña de Zarautz, en el Gran premio Nervión y el de El corte inglés.

Los zumaiarras se hicieron con las siguientes banderas, por este orden: Premio Cruz Roja de Castro Urdiales, las banderas Portus amanus y la de Castro Urdiales; la bandera de Santurtzi, la bandera de la Cruz Roja en Donostia, la Ikurriña de Hondarribia, la de Getxo, Pasaia, la bandera de Portugalete, Ikurriña de Zarautz, los campeonatos provincial, vasco y estatal, Villa de Bilbao, la Regata de La concha, Santoña, Nervión, Corte Inglés, Zierbana eta El león bandera (a la mejor trainera de la temporada)

Tal y como contaba Olasagasti, Luxia, «contaba con dieciocho remeros que en cualquier momento podían ser titulares y que respondían perfectamente”. Además de algunos jóvenes zumaiarras, sus remeros procedían de caserios de Itziar, Azpeitia, Errezil, Zestoa etc. Luxia había visto y aprendido en el barrio oriotarra de Ortzaika el éxito de esta politica por parte de los hermanos Oliden con la trainera de Lasarte-Michelin. La excelente condición física de aquellos baserritarras, unida al saber del entrenador y del patrón oriotarras fueron los artífices de la hazaña.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *