Esan ohi da arrantza izan zela lehenengo estropaden sorrera, arraina nork lehenago porturatu, prezio hobean saltzeko. Eta halaxe izan zen. Bada, ordea, beste lanbide bat, hain ezaguna ez dena, baina historian garrantzi handia izan zuena, eta arraunarekin lotua: atoaia.
Hendaian eta Hondarribian, Bidasoaren sarreran, Txindugi badian, beste garraiobiderik ez zegoenez, edo haiek garestiagoak izanik, bertakoentzat lanbide aproposa bihurtu zen txalupariarena. Ertz batetik bestera, herri batetik bestera, zamak edo pertsonak garraiatzea, edota ibaian gora itsasontzi handiei atoian laguntzea, ondo ordaindutako zeregina zen. Horrela izanik, lan edo jardun horiek eskuratzeko ez ziren arraroak txaluparien arteko norgehiagokak, baita uretan ere, nor lehenago iritsi eta jardun hura eskuratzeko.
Pasaiako badian, antzeko zeregina diru-iturri paregabea izan zen, industriak eta merkataritzak hain garrantzi handia zuten eremuan. Badia barruko zamak eta pertsonak garraiatzeaz gain, itsasadarreko sarrera hestua izanik, zailtasun handia izaten zuten Espainiako armadako belaontziek edota Ternutik etortzen ziren arrantzontzi handiek porturatzeko, ezinbesteko laguntza ziren txalupariak. Traineruentzat itsasontzi haiek portura sartzea, atoian, lanbide eta bihurtu zen, XV. mendetik aurrera.
Zeregin horretarako, belaontzi handiak portura sartzen laguntzeko, baziren, bai San Pedron, bai Donibanen, hiruzpalau traineru. Haien arteko norgehiagokak, normala denez, oso biziak izaten ziren, hain ondo ordainduta zegoen jardun hori lortzeko. Taialariak belanontziak zetozela ikusi eta abisua emanda gero, traineruen norgehiagokak hasten ziren, nor lehenago iritsi.
Norgehiagoka hauek, arrantzaleenak izan ziren moduan, estropaden sorrera izan ziren. Pasaian, adibidez, XIX. mendean antolatu ziren traineru estropadak herriko festak zirela eta, 1854. urtean, hain zuzen ere.
Habitualmente se señala a la pesca como el origen del nuestro remo, cuando los pescadores pugnaban por llegar antes a puerto y vender a mejor precio lo pescado. Y así ocurrió realmente. Hay también, sin embargo, otro oficio, no tan conocido, pero que ha sido muy importante en nuestra historia, y que está también muy unido al remo: el atoaje.
En Hendaia y en Hondarrabia, en la bocana del Bidasoa, la bahía de Txingudi, al no existir otro medio de transporte, o éstos resutaban más costosos, los lugareños encontraron en ser barqueros su modo de vida. Transportar de una orilla a otra cargas o personas, o remolcar rio arriba a los grandes veleros, en atoaje, era una actividad muy bien remunerada. Siendo así, no eran extrañas las pugnas remeras para acudir en primer lugar y ganar el derecho a realizar el trabajo.
En la bahía de Pasaia, una actividad similar fue una fuente de dinero muy importante, en ese lugar donde la industria y el comercio tomaron una gran relevancia. Además de dedicarse al transporte de la en el interior de la bahía, al ser la bocana del puerto estrecha, los galeones de la armada española o los barcos de pesca provinientes de Terranova, las traineras hacían de remolcadores. Este quehacer, lamado atoaje, comenzó ya a desarrollarse a partir del siglo XV.
Existían en Pasaia varias traineras, en San Pedro y en Donibane-San Juan, que se ocupaban del atoaje de aquellos grandes veleros. Las pugnas de aquellas traineras, como es comprensible, eran de lo más competidas, al disputarse un trabajo tan bien remunerado.
Estas disputas, tal y como sucedió en el caso de los pescadores, fueron origen de las regatas de traineras. En Pasaia, ya en el siglo XIX, concretamente en 1854, se celebraron con motivo de las fiestas patronales unas regatas entre traineras de ambas orillas.