Joseba Urtiaga entrenatzaile mitikoaren eskutik, Santurtzik urrezko hizkitan idatzi zituen Bizkaiko eta Euskal Herriko arraunaren historiako atal ahaztezinak. 1977. urtean eraman zuten herrira lehenengo Kontxako bandera, eta modu ikusgarrian. Izan ere, urte batzuk lehenago gazteekin hasitako talde berria zen Itsasoko ama, eta emaitzak paregabeak izan ziren.
1977. urte hartan, estropalari-talde izugarri gaztea zuen Sotera traineruak. Hain zuzen, arraunlari bi (Fernandez eta Darquistade, 27 eta 28 urtekoak) beterano kenduta, haietako askok, zortzik zehazki, hogei urteak ez zituzten gainditzen, eta beste hiruk 21 urte zituzten. Horrelako markarik ez da sekula berdindu, ezta hurbildu ere. Ondo asko dakigu, egun goi mailako kuadrilek 25 urtetik gorako batazbesteko adinak dituztela, guztiek ere.
Santurtziko belaunlaldi miresgarri hark, ordea, Kaikuko Bizkaitarra traineruarekin (txapelduna Kontxan 1978,1980an besteak beste) norgehiagokan ibili behar izan zuen. Hala ere, bi urte ondoren, 1979an, berriro eskifaia izugarri gaztea zuela (aipatutako beterano biek arraunari utzita), Donostiako bandera irabazi zuen Santurtzik. Gainera, 1979. urte hartan jokoan jarri zen Donostiako Kontxako estropaden Mendeurrenaren bandera izan zen. Santurtziar gazte haiek nagusitasunez irabazi zuten bandera, eta Donostiako mundialean urrezko hizkitan utzi zuten idatzita Santurtziren izena.
Urte handiak izan ziren haiek Santurtzirentzat. Ondorengo urteetan herrian arraun zaletasuna izugarria izan zen, eta 1980ko hamarkadaren hasieran bi traineru ere uretaratu zituzten. Baina ez nolahikoak. Bigarren trainerua ere lehenengo postuetan ibili izan zen estropada askotan, eta baita bateren bat irabazi ere.
Lan bikain honen ondorioz, 1985. urtean, nahiz eta bolada hartan berriro Orio, Zumaia handia eta oraindik Kaikuko trainerua goi mailan aritu ziren, Itsasoko amako gazteek, hurrengo belaunlaldikoen laguntzaz (Alarcón anaiak, Llorente…), berriro eskuratu zuten Donostiako bandera.
Paregabeko lorpen hauek, halere, are harrigarriagoak dira pentsatzen badugu urte haietan Itsasoko ama taldeko gazte batzuk, onenak ziurraski, udan arraunketa olinpikoko Munduko txapelketetan aritu zirela, ia urtero. Nolabait ere, hegazkinak lurra hartu eta tostetan jarri behar izaten zuten. Gainera, haietako batzuk, beste batean azalduko dudan moduan, mundialetan urrezko domina irabaztea lortu zuten.
De la mano del mítico entrenador Joseba Urtiaga, Santurtzi escribió en letras de oro unas de las más brillantes páginas de la historia de Bizkaia y del remo del Cantábrico. En 1977 el Itsasoko ama ganaba su primera bandera de La concha, y de manera excepcional. De hecho, el club había sido creado unos años antes, y enseguida logró unos resultados excelentes.
En ese año de 1977, la trainera Sotera contaba con una tripulación extraordiaramente joven. Exceptuando a dos remeros veteranos (Fernandez y Darquistade, de 27 y 28 años), muchos remeros santurtziarras no superaban los 20 años, concretamente ocho de ellos, mientras que otros tres contaban con 21 años de edad. Tal hazaña no se ha igualado hasta hoy, tal es su magnitud. Hoy dia, como sabemos, lo habitual en las tripulaciones de alto nivel es que superen fácilmente medias de 25 años.
La Sotera morada, sin embargo, tuvo que enfrentarse a la Bizkaitarra del Kaiku (campeón en La concha en 1978 y 1980, entre otros). Aún y todo, dos años después de aquella primera Kontxa, en 1979, y nuevamente con una tripulación jovencísima, volvió a deslumbrar en la bahía donostiarra. Además, se trataba de la bandera del Centenario de la Bandera de La concha, y con aquella gran victoria, los chavales santurtziarras dejaron escrito el nombre de Santurtzi en la historia de esta competición, Regata de regatas.
Fueron grandes años para Santurtzi. La afición en la localidad portuaria llegó a niveles desconocidos, y en 1980 los santurtziarras presentaban dos traineras en la temporada. Y no de cualquier manera. De hecho, la segunda trainera también obtuvo buenos resultados en muchas regatas, logrando la victoria en más de una de ellas.
Como resultado de esta labor inmejorable, en 1985, y pese a que en aquellos años Orio otra vez, la gran Zumaia, y el Kaiku de Korta aún, todos seguían en lo más alto, los jóvenes del Itsasoko ama, reforzados por la nueva generación (los hermanos Alarcón, Llorente…), ganaron nuevamente la Bandera de Donostia bajo la mirada incrédula de los aficionados.
Estos grandes resultados son aún más espectaculares, si tenemos en cuenta que varios de los remeros santurtziarras, los mejores posiblemente, tomaban parte en verano en los campeonatos del mundo de remo olímpico, de banco móvil. Era habitual que, prácticamente nada más bajar del avión se sentarán en las tostas de la trainera. Además, como ya escribiré en otro artículo, algunos de ellos lograron la medalla de oro en los mundiales.