Lurrunezko itsasontziak, arraunean aldaketak / Los vapores de pesca y los cambios en el remo

Denok dakigun bezala, arrauna lehiaketa eta kirol gisa, aspaldi izan zuen sorrera, gure arbasoak lana utzi eta norgehiagoketan hasten ziren garai haietan. Arrantzaleek, arraina saltzeko egiten zituzten lasterketak, esate baterako, denboraren poderioz estropada bihurtu ziren. XIX. mendean, eta XX.aren hasieran, oraindik arrantzaleek eguneroko lanean arraunean ziharduten, ordu askotan ia egunero. Ondorioz, aisialdiko norgehiagoketan edo estropadetan aritzeko, berez bazuten prestaketa horretarako, ez zuten prestaketa berezirik antolatu behar. Alegia, ez zuten behar entrenamendurik, eguneroko zereginean, arrantzan, erabat zailduta baitzeuden.

Lurrunezko makinak, eta lurrunezko itsasontziak azaldu zirenean, XX. mendearekin batera, arraunaren konzeptua goitik behera aldatu zen. Arrantzaleek ez zuten, jada, lan fisikoa hain beharrezko, eta, ondorioz, estropadak egin nahi izanez gero, entrenamenduak egiten hasi behar izan zuten. Halaber, honek ekarri zuen, pixkanaka, lehorrean lanean zebiltzan gazteek, baserritarrak-eta, aukera berdintsua zutela estropadetan parte hartzeko.

Arrantzontzi modernoak nagusitzen ari zirenez, 1910eko hamarkadatik aurrera arrantzako traineruak ia ez ziren erabiltzen. Ondorioz, estropadetarako traineru berriak egiten hasi ziren parte hartzen zuten herri guztietan. Hain zuzen ere, 1915eko Kontxako Banderan jokatu zuten txalupa guztiak lehiaketarako eginak izan ziren.

 

BaporeaComo sabemos, las competiciones de remo, las regatas, tuvieron su origen hace muchos años, cuando nuestros antepasados comenzaron a hacer desafios partiendo de su actividad laboral, la pesca. Las pugnas que llevaban a cabo los pescadores para vender el pescado, se convirtieron con el tiempo en competición, las regatas. Hasta el siglo XIX, y aún a comienzos del XX, los pescadores realizaban remando su trabajo cotidiano, durante muchas horas diariamente. En consecuencia, para las confrontaciones festivas no necesitaban de una preparación específica. De hecho no les hacía falta el hoy habitual entrenamiento, ya que estaba suficientemente curtidos en la actividad pesquera.

Con la aparición de la maquina de vapor y las lanchas de la misma propulsión, a partir del siglo XX,  el concepto del remo empezó a cambiar en gran medida. Los pescadores no empleaban ya de la misma manera su potencia física, por lo que, para ofrecer un buen rendimiento en las regatas tuvieron que empezar a realizar sesiones de entrenamiento. Del mismo modo, el cambio significó también que, progresivamente, los jóvenes que trabajaban en tierra, baserritarras etc, pronto tuiveran parecidas prestaciones a las de los pescadores.

Los vapores de pesca se fueron imponiendo, y, en consecuencia, a partir de la década de 1910 las traineras empezaron a dejar de utilizarse en la pesca. Así, se empezaron a construir traineras específicamente para las regatas. De hecho, la totalidad de las traineras que tomaron parte en la Bandera de La concha de 1915 eran ya traineras de competición.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.