Ondarroa, lehenengo txapelduna / Ondarroa, el primer campeón

Banderak dira gure estropadetan irabazleari ematen zaion garaikurra. Hala dio tradizioak. Eta euskal arraunaren historiak dionez, jokoan jarri zen lehenengo bandera Ondarroan dago. Hain zuzen, Bilbaon 1865ean jokatutako estropada batean eskuratu zuten ondarrutarrek lehenengo bandera hura.

Gaur egun Ondarroak traineruen munduan izen handirik ez duen arren, euskal uretan antolatu ziren lehenengo urteetan izan zuen, izan, merezitako ospea. 1898. urtean, Manuel Beitia patroi zela, Ondarruko traineruak Kontxako Estropadetako Bandera irabazi zuen, artean punta-puntan zebiltzan Donostia eta Pasai Donibane gaindituta. 1902an ere, Bilbaoko Estropadetan ondarrutarrak nagusitu ziren.

Bi hamarkada igarota gero, urte batzutako makalaldiari aurre egiteko, Ondarruko gazteak, Club Deportivo Ondarroa taldearen izena jarrita traineru uretaratu zuten. 1925. urtean Portugaleteko estropadetan parte hartu zuten, eta baita irabazi ere. Gorputzaldi bikain hari segida emanez, hurrengo urtean, 1926an Donostiako badian Antiguako Ama trainerua jaun eta jabe izan zen, Kontxako bandera etxeratuz.

Ondarroa

La bandera es el trofeo que tradicionalmente ha correspondido al vencedor de nuestras regatas. Y echando una mirada a la historia de nuestro remo, vemos que la primera que se disputó en una regata está guardada en Ondarroa. Fue concretamente la que se puso en juego en Bilbao en 1865, y ganaron los ondarroarras.

Si bien hoy en dia Ondarroa no es muy conocido en el mundo de las traineras, sí lo fue en los primeros años en que se celebraron regatas en nuestras aguas. En 1898, patroneada por Manuel Beitia, la trainera de Ondarroa venció en las Regatas de La concha, ante las entonces tripulaciones punteras de Donostia y Pasai Doninabe. Pocos años después, en 1902, los ondarroarras se impusieron en las Regatas de Bilbao.

Pasadas dos décadas, para recordar aquellas primeras victorias, los jóvenes ondarroarras, en nombre del nuevo Club Deportivo Ondarroa, decidieron botar la trainera, para reverdecer viejos laureles. Tomaron parte en las Regatas de Portugalete, proclamándose vencedores. Al año siguiente, dando continuación a ese buen momento, los jóvenes ondarreses tomaron parte en la Bandera de La concha, y resultadores vencedores.

2 comentarios en «Ondarroa, lehenengo txapelduna / Ondarroa, el primer campeón»

    1. admin Autor

      Gracias por tus comentarios Angel. A veces hay informaciones que llegan de boca en boca, y hay intrepretaciones. Intento documentarme, y pretendo seguir haciñéndolo.

      Me alegra, ANgel, que sigas mi blog, y que la aprecies.

      Hasta pronto!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.