Hasiera  /  Kontxako estropadak

Kontxako estropadak

Kontxako estropadak tostako arraunketaren Olinpiadatzat daukate euskal arraunzale guztiek. Iraileko lehenbiziko bi igandeetan Donostiako badian jokoan jartzen den bandera izaten da, urtero-urtero, Euskal Herriko eta Kantauri osoko traineruen helburu nagusia.

Kontxako Bandera, 125 urtetako tradizioaren babesean, partaidetza eta lehiaketa maila hoberena duen estropada da. Arraunketa denboraldiko beste bandera eta txapelketen gainetik dugu Donostiakoa. Hala izan zen duela mende bat, eta halaxe da gaur egun. Izan ere, Talde baten palmaresa nolakoa den neurtzeko, zenbat Kontxa dituen bereganatuta ikusi besterik ez dago. Kontxako Bandera da, inondik ere, Kantauriko arraunketaren txapela ematen duena;urrezko txapela, inondik ere.

Orioko trainerua da Kontxako estropadetan garaipen gehien eskuratu dituena: 33

*************

Kontxako estropadaren markak, bai egun batekoa, bai bi egunekoa, kantabriako Castro Urdiales taldeko traineruak ditu, 2006. urtean jarriak: 18-59-94 eta 38-13-32.

*************

San Pedroko Aita Manuel (M. Arrillaga) izan zen Kontxako Bandera XX: mendean gehienetan bandera eskuratu duen patroia: zortzi. Mende honetan, berriz, Gorka Aranberri zarauztarrak puskatu du Aita Manuelen marka. Hamar Kontxako bandera ditu Aranberrik eskuratuta: zazpi Urdaibai-Bermeorekin, bi Oriorekin eta bat Santurtziko traineruarekin.

*************

Orio izan da trainerurik erregularrena Kontxako estropadetan: XX. mendeko hamarkada guztietan gutxienik bandera bat irabaztea lortu du. Izan ere, Oriok mendea irabazten hasi zuen, 1901ean, eta irabazten bukatu zuen, 2000an. 2007ko Kontxako Bandera irabazita, 2017koa eta baita 2025ekoa ere, orain arteko hamarkada guztietan erronkari aurre egitea lortu zuen.

*************

San Pedroko traineruak du errenkan lortutako garaipenen errekorra: sei, 1927tik 1932ra.

*************

Batista Oliden eta Jose Luis Korta oriotarrak dira Kontxako Bandera gehienetan irabazi dituenak: 13. Olidenek Oriorekin 10 bandera, 2 Aginagarekin eta bat Donostiarekin eskuratu zituen, denak arraunlari moduan. Kortak, berriz, arraunlari, entrenatzaile eta patroi lanetan, 6 Oriorekin, 1 Lasarterekin , 4 Sestaoko Kaikurekin eta Castrorekin bi bandera irabazi ditu.

*************

Bermeoko Urdaibai traineruak du Kontxako estropadetarako sailkapen probaren errekorra. Aurtengoan (2004) jarri du marka berria, 19-04-64 krono izugarria.

*************

1997 eta 1998ko ekitaldietan Pasaiako badiaren lau traineruk parte hartu zuten: Koxtape (San Juan), Donibaneko Arraunlariak (San Juan), Trintxerpe eta San Pedro.

*************

Sailkapen estropadan traineru gehien, 25, 1998ko ekitaldian izan ziren. Bertan, besteak beste, gaur egun trainerutan denboraldi gutxitan parte hartzen duten Donibane Lohitzuneko Ur-joko eta Hendaiako Endaika traineruak aritu ziren.

*************

Joan den hamarkadan zuntzezko traineruak egiten hasi arte, bi izan ziren untzigile nagusiak: Ikazeta oriotarra 1951tik 1985era, eta Fontan sanpedrotarra 1994 arte. Ondoren, 1995eko denboralditik aurrera, ordea, material berria zela eta, Cuesta, Cosmoplas, Amilibia eta Olarizegi ontzigileak hasi ziren traineruak egiten. Azken urteetan Amilibia oriotarrak eginak izan dira ia traineru guztiak Kontxako estropadetan.

*************

Urtea - trainerua -patroia

1879 Avante (Pasaia) - Erramun Goienetxea

1880 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1881 Hondarribia-Leon Berrotaran

1882 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1883 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1884 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1885 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1886 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1887 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1888 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1889 Donostia - Luis TorreKua

1890 Donostia - Luis Carril

1891 Donostia - Kiriko

1892 Donostia - Kiriko

1893 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1894 Donostia - Kiriko

1895 Donostia - Francisco Arregui

1896 Getaria - Francisco Arregui

1897 Donostia - Francisco Arregui

1898 Ondarroa - Manuel Beitia

1899 San Pedro - Lucas Iturralde

1900 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1901 Orio - Manuel Olaizola

1902 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1903 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1904 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1905 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1906 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1907 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1908 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1909 Orio - Manuel Olaizola

1910 Orio - Manuel Olaizola

1911 Getaria - Francisco Arregui

1912 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1913 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1914 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1915 Donostia - Soterotxo

1916 Orio - Manuel Olaizola

1917 San Pedro - Aita Manuel

1918 Donostia - Kiriko

1919 Orio - Manuel Olaizola

1920 Donostia - Kiriko

1921 Union Pasajes - Aita Manuel

1922 Donostia - Soterotxo

1923 Orio - Antonio M. Uranga

1924 San Juan - Machet

1925 Orio -Antonio M. Uranga

1926 Ondarroa -Juan B. Beitia

1927 San Pedro -Aita Manuel

1928 San Pedro -Aita Manuel

1929 San Pedro -Aita Manuel

1930 San Pedro -Aita Manuel

1931 San Pedro -Aita Manuel

1932 San Pedro -Aita Manuel

1933 Orio -Domingo Mitxelena

1934 Orio -Domingo Mitxelena

1935 San Pedro -Aita Manuel)

1936 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1937 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1938 ----- ez zen jokatu / no se celebró

1939 Orio -Antonio M. Uranga

1940 Orio -José M. Urdangarín

1941 Hondarribia- Román Aguirre

1942 Orio - Domingo Mitxelena

1943 Hondarribia - Pedro Gonzalez

1944 Orio - Domingo Mitxelena

1945 Pedreña - José Bedia

1946 Pedreña - José Bedia

1947 Hondarribia - Bernardo Elduaien

1948 Hondarribia -Bernardo Elduaien

1949 Pedreña - José Bedia

1950 Donostia - Pinchán

1951 Orio - Inaxio Sarasua

1952 Orio - Inaxio Sarasua

1953 Orio - Inaxio Sarasua

1954 Iberia (Sestao) - Jose A. Arraiz

1955 Orio - Inaxio Sarasua

1956 San Juan - Jose A. Lujanbio

1957 Aginaga - Ramón Arreseigor

1958 Orio - Inaxio Sarasua

1959 Iberia (Sestao) - Manuel Arraiza

1960 Aginaga - K. Etxeberria, Gorria

1961 Sanjuandarra - Bibiano Etxabe

1962 San Juan - Bibiano Etxabe

1963 San Juan - Bibiano Etxabe

1964 Orio - Klaudio Etx., Gorria

1965 Hondarribia - Jose A. Lujanbio

1966 Hondarribia - Jose A. Lujanbio

1967 Hondarribia - Jose A. Lujanbio

1968 Hondarribia - Jose A. Lujanbio

1968 Hondarribia - Jose A. Lujanbio

1969 Lasarte-Michelin - K. Etxeberria, Gorria

1970 Orio - J. Lizarralde, Altxerri

1971 Orio - J. Lizarralde, Altxerri

1972 Orio - J. Lizarralde, Altxerri

1973 Lasarte-Michelin - Antonio Oliden

1974 Orio - J. Lizarralde, Altxerri

1975 Orio - J. Lizarralde, Altxerri

1976 Pedreña - Ruben Laso

1977 Santurtzi - Koldo Urtiaga

1978 Kaiku (Sestao) - N. Torres, Txirri

1979 Santurtzi - Koldo Urtiaga

1980 Kaiku (Sestao) - N. Torres, Txirri

1981 Kaiku (Sestao) - N. Torres, Txirri

1982 Kaiku (Sestao) - N. Torres, Txirri

1983 Orio - J. Lizarralde, Altxerri

1984 Zumaia - K. Etxeberria, Gorria

1985 Santurtzi- Jesús Fernández Cirilo, Roque

1986 Koxtape (San Juan) - Juan M. Lujanbio

1987 Zumaia - Edu Aristi)

1988 Koxtape (San Juan) - Juan M. Lujanbio

1989 San Pedro - Juan C. Fontán

1990 Koxtape (San Juan) - Juan M. Lujanbio

1991 San Pedro - Juan C. Fontán

1992 Orio - Jose Luis Korta

1993 San Pedro - Juan C. Fontán

1994 San Pedro - Juan Carlos Fontán

1995 Donibaneko (San Juan) - J. M. Lujanbio

1996 Orio - Txiki Larrañaga

1997 Orio - Txiki Larrañaga

1998 Orio - Txiki Larrañaga

1999 Koxtape (San Juan) - Joseba Arbona

2000 Orio - Txiki Larrañaga

2001 Castro Urdiales - J. L. Korta

2002 Castro Urdiales - J. M. Lujanbio

2003 Astillero - Izortz Zabala

2004-Astillero- Izortz Zabala

2005-Hondarribia-Joseba Amunarriz

2006-Castro Urdiales-K. Garma

2007-Orio - Irakoitz Etxeberria

2008-Castro Urdiales - Iker Gimeno

2009-Kaiku (Sestao) - Aitor Zurinaga

2010-Urdaibai - Asier Arego

2011-Urdaibai - Gorka Aranberri

2012-Kaiku - Cristian Garma

2013-Hondarribia- Joseba Amunarriz

2014-Urdaibai - Gorka Aranberri

2015-Urdaibai - Gorka Aranberri

2016-Urdaibai - Gorka Aranberri

2017-Orio - Gorka Aranberri

2018-Hondarribia - Joseba Amunarriz

2019-Hondarribia - Joseba Amunarriz

2020-Hondarribia - Joseba Amunarriz

2021-Santurtzi -Gorka Aranberri

2022-Urdaibai-Gorka Aranberri

2023-Urdaibai-Gorka Aranberri

2024-Urdaibai-Gorka Aranberri

2025-Orio-Gorka Aranberri

1-Orio: 33 (1901, 1909, 1910, 1916, 1919, 1923, 1925, 1933, 1934, 1939, 1940, 1942, 1944, 1951, 1952, 1953, 1955, 1958, 1964, 1970, 1971, 1972, 1974, 1975, 1983, 1992, 1996, 1997, 1998, 2000 , 2007, 2017, 2025).

2-San Pedro: 15 (1880, 1899, 1906, 1917, 1927, 1928, 1929, 1930, 1931, 1932, 1935, 1989, 1991, 1993 eta 1994)

3-Donostia: 14 (1879, 1883, 1889, 1890, 1891, 1892, 1894, 1895, 1897, 1915, 1918, 1920, 1922 eta 1950)

4-Pasai Donibane: 10 (1924, 1956, 1961 (Sanjuandarra), 1962, 1963, 1986, 1988, 1990 (Koxtape) 1995 (Donibaneko) eta 1999 (Koxtape)

5-Hondarribia: 14 (1881, 1941, 1943, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968, 2005, 2013, 2018, 2019, 2020)

6-Urdaibai: 8 (2010, 2011, 2014, 2015, 2016, 2022, 2023, 2024)

7-Kaiku (Sestao): 5 (1978, 1980, 1981, 1982, 2009 eta 2012)

8-Pedreña: 4 (1945, 1946, 1949 eta 1976)

9-Castro Urdiales: 4 (2001, 2002, 2006, 2008)

10-Santurtzi: 4 (1977, 1979, 1985, 2021)

11-Getaria: 2 (1896 eta 1911)

12-Ondarroa: 2 (1898 eta1926)

13-Lasarte-Michelin: 2 (1969 eta1973)

14-Aginaga: 2 (1957 eta 1960)

15-Zumaia: 2 (1984 eta 1987)

16-Iberia-Sestao: 2 (1954 eta1959)

17-Astillero: 2 (2003 eta 2004)

18-Union Pasajes: 1 (1921)

19-Avante Pasajes: 1