Hasiera  /  Bi modalitateak: ontziak

Euskal arraunketaren modalitateak

Euskal arraunketa

Oriok 1970ean trainerutan aro berria hasi zuenetik, tostako arraunketa eta modalitatea olinpikoa elkarrekin batera ibili izan dira egun arte. Euskal talde askok, modalitate olinpikoa praktikatzen ez duten arren, bien arteko harremanaz baliatu izan dira. Arraunketa olinpikoak oinarrizko gaitasunak (ahalmen fisikoa, psikomotorea, teknikoa…) hobetzeko erabili ohi da, nagusiki prestakuntza fisikoari dagokionez. Bestalde, tostako arraunketak, traineruak zehazki, indar eta ospe handiagoa du gurean, eta ekonomikoki ezinbesteko laguntza ematen die modalitate olinpikoa praktikatzen duten taldeei.

Ontzi eta teknika ezberdinak

Tostako arraunketa eta arraunketa olinpikoaren arteko bereizketa ontziei eta mugimendu fisikoari dagokie. Batetik, eserlekua da bereizten dituena, tostako arraunketako ontziek finkoa baitute eta olinpikokoek, berriz, mugikorra. Bestetik, eserlekuen kontuaren ondorioz, tostakoek besoak eta bizkarra dute indarraren ardatz, eta olinpikoek, berriz, hankak.

Ondoren, bi modalitateetan erabiltzen diren ontziak eta teknika azalduko ditugu.

Tostako arraunketa — ontzien ezaugarriak

Batela

Batela
  • Luzera (gehienez): 7 metro
  • Pisua (gutxienez): 70 kilo
  • Arraunlari kopurua: lau eta patroia
  • Patroiaren pisua (gutx.): seniorretan 50 kilo, gazteetan 45 kilo
  • Estropada-ibilbidea: senior eta jubeniletan 2.000 m; kadeteetan 1.500 m; infantiletan 1.000 m

Trainerila

Trainerila
  • Luzera (gehienez): 9,5 metro
  • Pisua (gutxienez): 100 kilo
  • Arraunlari kopurua: sei eta patroia
  • Patroiaren pisua (gutx.): seniorretan 50 kilo, gazteetan 45 kilo
  • Estropada-ibilbidea: senior eta jubeniletan 3.500 m

Trainerua

Trainerua
  • Luzera (gehienez): 12 metro
  • Pisua (gutxienez): 200 kilo
  • Arraunlari kopurua: hamahiru eta patroia
  • Patroiaren pisua (gutx.): 50 kilo
  • Estropada-ibilbidea: 5.556 metro (3 milia)

Arraunketa olinpikoa — ontzien ezaugarriak

Arraun banako ontziak — lemazaindun bikoa

Lemazaindun bikoa
  • Luzera: 10,50 metro
  • Pisua: 35–40 kilo
  • Arraunlari kopurua: bi eta lemazaina

Lemazain gabeko bikoa

Lemazain gabeko bikoa
  • Luzera: 10,20 metro
  • Pisua: 25–30 kilo
  • Arraunlari kopurua: bi arraunlari

Lemazaindun laukoa

Lemazaindun laukoa
  • Luzera: 14 metro
  • Pisua: 55–60 kilo
  • Arraunlari kopurua: lau eta lemazaina

Lemazain gabeko laukoa

Lemazain gabeko laukoa
  • Luzera: 13 metro
  • Pisua: 50–60 kilo
  • Arraunlari kopurua: lau arraunlari

Zortzikoa

Zortzikoa
  • Luzera: 18 metro
  • Pisua: 90–110 kilo
  • Arraunlari kopurua: zortzi eta lemazaina

Scull erako ontziak — Skiffa

Skiffa
  • Luzera: 7 metro
  • Pisua: 14–20 kilo
  • Arraunlari kopurua: arraunlari bakarra

Scull bikoitza

Scull bikoitza
  • Luzera: 10,20 metro
  • Pisua: 25–30 kilo
  • Arraunlari kopurua: bi arraunlari

Scull laukoitza

Scull laukoitza
  • Luzera: 13 metro
  • Pisua: 50–60 kilo
  • Arraunlari kopurua: lau arraunlari