Oxford-Cambridge estropada: The Boat Race (I) / La regata Oxford-Cambridge: The Boat Race (I)

 

Guretzat, arraunzaleontzat, Donostiako Kontxa urteroko hitzordu ahaztezina den moduan, Londreseko arraunzaleentzat eta, baita munduko gehientzat ere, Oxford-Cambridge estropada, (The boat race , Estropada), halaxe da, urteko arraunketa-lehiaketa nagusia. Aurten 161. ekitaldia jarriko da jokuan, datorren larunbatean, hain zuzen ere. 1829an antolatu zen bi unibertsitateen arteko lehen topaketa, haietako ikasle bana eztabaidan ibili eta gero.
Ikusten denez, gure Kontxako Bandera baino 50 urte lehenago (1879an sortu zen) ekin zioten bi britaniar ikasleek, gure arrantzaleen antzera, beren indarrak eta abilezia neurtzeari. Baina, gaur egun bata tostako arraunketa eta bestea arraunketa mugikorra diren arren, bien arteko antzekotasunak uste baino gehiago ziren. Hala ere, orduan erabiltzen ziren ontziak ez ziren inola ere oraingoen tankerakoak. Gaur egun erabiltzan ditugunak metalezko euskarriak eta txumazerak dituzte, baino XIX. mendeko haiek karela zuten arraunen kokaleku. Eta noski, eserleku mugikorra, urte pila igaro eta gero arte ez zen erabiltzen hasi. Hain zuzen, joan del mendean, XX.earen hasieran Amerikako Estatu Batuetan onartu zen bere erabilera lehiaketa ofizialetan lehenbiziko aldiz.

Esan behar da arrauna oso errotuta dagoela Londres eta Tamesis ibaiaren inguruan. Gurean arrantzaleekin gertatzen zen moduan, han duela mende asko, oso ohikoak ziren ibaian barrena ibiltzen ziren txaluparien arteko norgehiagokak, zamak edota pertsonak garraitzeko lana irabazteko. Izan ere, Oxford-Cambridge estropadak baino lehenago ere, jokatzen ziren txaluparien arteko estropadak.

oxford-cambridge (I)                                 ————————————————-

Si para nosotros los aficionados al remo la regata de La concha de Donostia es un acontecimiento ineludible cada septiembre, para los londinenses, y para gran parte de los aficionados de todo el mundo, lo es cada primavera la regata entre Oxford y Cambridge (The Boat Race, la Regata). Este año se celebra la 161. edición, concretamente el sábado próximo. En 1929, una disputa entre dos estudiantes de ambas universidades conllevó que se organizará la primera confrontación Ofxord-Cambridge.
Como se ve, la clásica británica surgió justo 50 años antes que la Regata de La concha, pero ambas no dejan de tener similitudes en sus inicios. Los estudiantes ingleses buscaron el desafio, del mismo modo que los pescadores lo hicieron en nuestras aguas. Además, aunque hoy dia una modalidad es de banco fijo, la tosta, y la otra de banco móvil, de ninguna manera estas últimas embarcaciones eran como las de nuestros dias. Antes de alcanzar la alta tecnificación que han llegado a tener en las últimas décadas, fueron más rudimentarias. De hecho, las actuales chumaceras y portantes metálicos, en aquellos inicios no existían, y el remo se apoyaba directamente en la borda del bote. Y, naturalmente, el asiento móvil no se inventó hasta pasados muchos años. Parece ser que fue a principios del siglo XX cuando el llamado carro se empezó a utilizar en los Estados Unidos, y más tarde se aprobó para su uso en las competiciones oficiales.

Hay que decir que el remo está muy arraigado en Londres y en los alrededores del Támesis. Tal y como nuestros arrantzales pugnaban por vender el pescado al mejor precio, eran habituales las confrontaciones entre los barqueros de Támesis para conseguir su trabajo, el de trasportar cargas o a personas entre las dos orillas. De hecho, ya antes de la clásica Oxford-Cambridge, muchos años antes, se organizaban regatas en el Támesis entre dichos barqueros.

 

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.