Tosta eta mugikorra, eskutik / Fijo y móvil, de la mano

Aurreko idatzian adierazi dudan moduan, Donostiako Ur-kirolak izan zen hasi zen lehena Hego Euskal Herrian arraunketa olinpikoa praktikatzen. Donostiarrak mugikorretik tostara pasatzen saiiatu ziren, baina ez zuten emaitza onik lortu. Aitzitik, oriotarrak, 1970. urtean, guztion ahoak zabal-zabalik utzi zituen erakustaldia egin zuen Kontxako Estropadetan: Lehenengo igandean, artean txapeldun handia zen Lasarte-Michelini 40 segundotik gora atera zizkion. Ondoren, oriotarren arrakasta ikusita, Santurtzin ere bi modaliteak uztartzeari ekin zioten, eta baita lortu ere: arraunketa olinpikoan goi mailan aritu eta, aldi berean, Sotera traineru morea punta-puntan ibili zen 1970ko hamarkadaren bigarren erdian.

Gerora, Pasai Donibaneko Koxtapek bietan jaun eta jabe izatea erdietsi zuen, 1980ko hamarkadaren bigarren erdian. Izan ere, mugikorrean podium guztietan egotea lortu zuen, eta udan Erreka sanjuandarrak Kantauriko estropada-eremuetan garaipen paregabeak eskuratu zituen urte horietan.

portada3

Tal y como he señalado en el escrito anterior, el Ur-kirolak donostiarra dió inicio a la práctica del remo olímpico en Euskal Herria sur. Sin embargo, aunque sí realizaron algún intento de pasarse a la trainera, no obtuvieron buenos resultados. Muy diferente fue la experiencia oriotarra, que, en su paso a las tostas en 1970, dejaron boquiabiertos a los aficionados en la disputa de la primera regata de la Bandera de La Concha: superaron por más de 40 segundos al entonces campeón Lasarte-Michelín. En los años posteriores, viendo el éxito de los oriotarras, el Itsasoko Ama de Santurtzi no dudó en emular a Orio, y también lo hicieron consiguiendo éxitos en la trainera. La segunda mitad de la década de 1970 tuvo a la Sotera como una de las grandes traineras del panorama remero.

Más adelante, el Koxtape de Pasai Donibane también alcanzó el éxito en ambas modalidades. En la segunda mitad de la década de 1980, los sanjuandarras fueron punteros en el remo olímpico a nivel estatal, mientras que la Erreka rosa lograba grandes victorias en  todos los campos de regateo del Cantábrico.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.