Algorta, 1970 eta 1980ko hamarkadetan, goi mailan / Algorta destacó en las décadas de 1970 y 1980

Aro modernoan 1964an sortutako Algorta Arraun Taldea  elkarteak, denboraldirik nabarmenenak hirurogeita hamarreko hamarkada amaieran eta, batez ere, laurogeiko hamarkadaren hasieran izan zituen. Algortako San Nikolas ontziak Kontxan eta Bilboko itsasadarrean egindako estropada azpimarragarrien ondoren, bizkaitarren artean hirugarren kluba izatera iritsi zen Arriluzeko taldea, garai hartan ia garaiezinak ziren Santurtzi eta Kaikuren atzetik.

1970ko hamarkadaren bigarren erdian Algortaren izena entzuten hasia zen, artean estropaden postu apaletan bazen ere. Hamarkada haren amaieran, berriz, algortarren bilakaera ikusgarria izan zen. 1980an Kontxan Ohorezko txandan parte hartu zuen, eta Nerbioiko Sari Nagusian eta El corte inglés Banderan laugarren postua lortuta, euskal arraunketaren lehen mailara igo zen Algortako kluba. 1981, 1982 eta 1984an Nerbioiko Sari Nagusian hirugarren postua lortu zuten, Santurtzi eta Orio bezalako maila handiko traineruak gaindituz.

Dena dela, urte gorabeheratsu haietan Algortako klubaren meriturik handiena arraunlari onak sortzea izan zen, nahiz eta ondoren maila handiagoko klubetara joan, batik bat, Kaiku eta Santurtzira. Adibide moduan aipatzearren, Sestaoko Kaikuk 1980an izan zuen berregituraketan oinarrizko arraunlariak izan ziren Batis, Palacios, Uriarte eta Ibargurengoitia algortarrak.

Algortarren arrakasta hau ezin izango litzateke ulertu izen bat aipatu gabe: Edu Rodríguez Mayora. Traineru gorriaren arraunlari eta entrenatzaile, bera izan zen taldearen buru urte haietan. Esan behar da, baita ere, arestian aipatutako arraunlariak talde gorritxotik atera izana, entrenatzailearen artean izandako desadostasunengatik izan zela. Eztaibadak eztabaida, itxuraz punta-puntan zebilen taldean, Kaikun aritzea, erakargarria zen Algortan zaildutako arraunlari haientzat.

1981ean ere Algortako beste lau arraunlarik bide bera hartu zuten. Zubizarreta titular izan zen Kaikuko Bizkaitarran, eta Rivas eta Peña ere aritu ziren sestaoarrekin. Beranduago, klub gorritxotik Simondrogas auzoko klubera joan ziren beste arraunlari batzuk ere; Goñi eta Gorostiza esaterako.

ALGORTA
El Algorta Arraun Taldea, club surgido en su época moderna en 1964, tuvo sus grandes años a finales de la década de 1970, y a principios de la de 1980. La San Nikolas algortarra, protagonizó buenas intervenciones tanto en las Regatas de La concha como en la ría bilbaína. Llegó así a ser la tercera trainera vizcaína, tras las entonces casi insuperables Kaiku y Santurtzi.

En la década de 1970 el nombre de Algorta se empezaba a oir, aun siendo en puestos modestos de las clasificaciones de las regatas. No obstante, ya a finales de aquella década la progresión de los algortarras fue espectacular. En 1980 remó nada menos que en la Tanda de honor de la Bandera de La concha. Esto, unido a que también ocupó el cuarto lugar en las ediciones de 1981, 1982 y 1984 del Gran premio Nervión y de la Bandera de El corte ingles, superando a traineras del nivel de Santurtzi y Orio, lo auparon al más alto nivel del remo vasco de aquellos años.

Así y todo, el gran mérito de club algortarra fue formar buenos remeros, pese a que muchos acabaran en los grandes clubes del momento, principalmente en el Kaiku sestaoarra. Como ejemplo de esta circunstancia, hay que señalar que los remeros algortarras Batis, Palacios, Uriarte e Ibagurengoitia fueron piezas importantes de la reestructuración de 1980 del club dirigido por José Luis Korta.

El éxito del club de Arriluze no hubiera sido posible sin el trabajo de un hombre: Edu Rodríguez Mayora. Remero y entrenador de la San Nikolas en aquellos años, pese a todo, discrepancias tenidas con algunos remeros fueron el motivo de la salida de éstos del club. Por otra parte, es comprensible que la llamada de una trainera como la Bizkaitarra del Kaiku, en lo más alto en aquellos años, tuviera un gran atractivo para aquellos remeros, curtidos en aguas algortarras.

También en 1981 otros remeros algortarras siguieron los pasos de los antes citados. Así, Zubizarreta fue titular de la Bizkaitarra, y también Rivas y Peña pasaron a formar parte del club de Simondrogas. En años posteriores, otros remeros como Goñi y Gorostiza tomaron el mismo camino.

2 comentarios en «Algorta, 1970 eta 1980ko hamarkadetan, goi mailan / Algorta destacó en las décadas de 1970 y 1980»

  1. Iñaki González Artegabeitia

    Hacer una pequeña referencia en este gran club, el actual presidente Melquiades Verduras salio de las categorias inferiores de este club, participado en 2 JJ.OO. (Barcelona-92 y Atlanta-96)

    1. admin Autor

      Jode Iñaki. Disculpa, porque tenía abandonado el blog, y no había visto tus comentarios.

      Estabas en aquel ocho de Santurtzi. O sea que eras élite amigo Iñaki, muy bien.

      Tomo nota de lo que me dices.

      Un abrazo Iñaki

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *