Galiziar arraunketa, 20 urte olatuan / El remo gallego, 20 años en la ola

Tirán, Meira, Cabo da Cruz… gaur egun ohikoak ditugu asteburuko estropadetan, goi mailan, traineruen liga nagusian. Hala eta guztiz ere, 1980ko hamarkadan arraunaren munduan genbiltzanok, gogoan dugu Galiziako traineruak ia ez zirela esistitzen ere Kantauriko norgehiagoketan. 1990Ko hamarkadan, ordea, benetako iraultza gauzatu zuten galiziarrek. Izen bat azpimarratu behar da, nagusiki, indartze honen arrazoia azaltzerakoan. José Manuel Francisco (Meira, 1966) lehenengo arraunlaria eta gero entrenatzaile izan zen, Meiran, lehenbizi, eta Tirán taldeko traineruarekin lortu zituen lehen garaipenak. Teknika-teoria berriak erabiliz (IVEF lizenziaduna eta irakaslea da Unibertsitatean), eta honekin batera, euskal taldeen jakintza aztertuz, Gaziliako arraunketa goi mailara eraman zuen Franciscok.

Meirako traineruak 1994ko Kontxako Estropadetan arraunzaleen harridura sortu zuen. Aurreneko igandean beren txandan gailendu ziren galiziatarrak, eta azken sailkapenean hirugarren postua eskuratu zuten. 1996Ko denboraldian, Tirán izan zen denboraldiko protagonistetako bat. Donostiako badian aurreneko igandeko bere txandan irabazi ezezik, bigarren igandeko Ohorezko txandan ere garaipena lortu zuen. Halere, Oriok bi igandeetako denbora-baturarik hoberena lortu zuen, eta galiziarrek bigarren postuan geratu ziren. 1997ko denboraldian punta-puntan jarraitu zuten Franciscoren mutilek, eta Kontxako Estropadetan berriro Ohorezko txandan nagusitu zen, nahiz eta azken sailkapenean laugarren lekuan geratu.

Tiran

Tirán, Meira, Cabo da Cruz, son nombres ya habituales en nuestras regatas. Sin embargo, los que conocimos el mundo del remo de la década de 1980, recordamos que las traineras gallegas eran prácticamente inexistentes en nuestras aguas. Pero, con la llegada de la década de los 90, Galicia vivió una verdadera revolución remera. Para encontrar una razón de tal revolución hay que señalar un nombre. José Manuel Francisco (Meira, 1966), primero remero y entrenador de Meira, y luego de Tirán, logró con estas dos traineras grandes resultados. Planteándose teorías técnicas renovadoras (es licenciado en IVEF y profesor universitario), y bebiendo también del saber de los clubes vascos, Francisco llevó al más alto nivel al remo gallego.

La trainera de Meira asombrò en 1994 a los aficionados reunidos en la celebración de las Regatas de La concha. Se impusieron en su tanda el primer domingo, y lograron el tercer puesto en la clasificación final. En 1996 Tirán fue uno de los protagonistas de la temporada. En la bahía donostiarra, no sólo se impuso en su tanda el primer domingo, sino que también ganó la Tanda de honor. Asi y todo, fue Orio el que consiguió un cómputo de tiempos mejor, y se hizo con la bandera, quedando el club gallego en un histórico segundo lugar. En 1997 los chavales de Francisco siguieron en un gran nivel, y lograron el cuarto puesto en la la Bandera de La concha.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *