Pasaia, txapeldunen sorterri (I): Turbo-ERREKA nagusi / Pasaia cuna de campeones (I): La Turbo-ERREKA triunfó.

 

   Ez dira urte asko, traineruen izenak arraun taldeen erreferentzi garrantzitsua zirela. Gogoan ditugu Orioko Kanpa edo Txiki traineruak, San Pedroko Libia, Santurtziko Sotera… eta Koxtapeko Erreka ospetsua.

Pasai Donibaneko Koxtape gazteekin lanean jarrita zegoen 1980ko hamarkadaren lehen erdiarako. Bigarren erdian garbi geratu zen egindakoa, beti ere Paco Prieto entrenatzaile-presidentearen gidaritzapean, ondo egina zegoela. 1986ko traineru denboraldian sanjuandarren Erreka traineruak 12 banderetan nagusitu zen, udako erregina zela argi eta garbi erakutsiz. Gainera, Kontxako Estropadetako mito bat, 20 minutuen marka, apurtzea lortu zuen.

Hurrengo denboraldian, 1987koan, Prietok zioen moduan, aurreko urteko arraunlari batzuren falta asko somatu zuten, eta kuadrila asko ahuldu zen. Honekin batera, Zumaiko Telmo Deun traineruak 1984ko denboraldi mitikoa berritzeari ekin zion, eta besteak beste, Donostiako sari nagusia eskuratu zuen. Hurrengo denboraldian, halere, taldea arrosa berrindartu egin zen, gazte batzuk mailaz igota gero. 1988ko hartan ( Zortzikoan ere Estpainiako txapelketa irabazi zuen) berriro Errekak turboa jarri zuen, eta besteak beste Kontxako Estropadetan gailendu egin zen. Ikusgarria zen sanjuandarren arraunkera: gozputza erabat etzan egiten zuten, eta arraunkada erritmoa oso bajua eramaten zuten.

1989ko denboraldian, sanjuandarren nagusitasuna pareko bizilagunek, sanpedrotarrek, jarri zuten ezbaian, eta baita nagusitu ere. Pasaitarren arteko norgehiagokak hurrengo udan, 1990koan, izan zuen segida, eta berriro Turbo-Erreka mitikoak hartu zuten aurrea, beste beste Kontxako Banderan.

1991eko denboraldian polemika sortu zen San Juango taldearen baitan, kuadrilako arraunlari asko eta Paco Prieto elkarren aurka jarri zirenean. Giroa iluntzen hasia zegoen Koxtapen, eta handik aurrera sanjuandarren ibilbidea erabat okertu zen. Denboraldiaren amaieran Pasai Donibaneko taldean banaketa gertatu zen, eta A traineruko estropalari gehienek Donibaneko Arraunlariak taldea sortzea erabaki zuten.

Koxtape taldean, Paco Prieto gazteekin lanean jarri zen bitartean, Donibaneko Arraunlariak talde berrikoek aurreko urtetako lanari etekina ateratzen saiatu ziren. Halere, batez ere sanpedrotarren bolada onaren erruz, 1995eko denboraldira arte ez zuten Donostiako koroa eskuratzerik izan. Bestalde, Paco Prieto, bere egoskortasunean, gazteekin lanean jarraitu eta 1999ko udan Kontxako Bandera etxeratu zuen, artean bikain zebilen Orio gaindituta gero.

remo5

Garaipen historikoa: mende laurden baten ondoren, Kontxako Bandera San Juanera itzuli zen. Luis Mari Lasurtegi, Mundialetatik bueltan, Errekaren tostan jarri zen / Un cuarto de siglo más tarde, la Bandera de La concha volvió a San Juan. Luis Mari Lasurtegi y Joserra Oiarzabal a la vuelta de los mundiales, compartieron tosta en la Erreka.

Hasta no hace mucho, los nombres eran las principales referencias que señalaban a un club o a otro. En nuestra memoria están la Kanpa o la Txiki de Orio, la Libia de San Pedro, la Sotera de Santurtzi… y la famosa Erreka del Koxtape.

El Koxtape de Pasai San Juan había comenzado a trabajar con una cuadrilla joven en la primera mitad de la década de 1980. Para la segunda mitad de la década quedó patente que aquella labor, siempre bajo la dirección del presidente-entrenador Paco Prieto, había sido acertada. En la temporada de traineras de 1986 la Erreka ganó un total de 12 banderas, presentándose como la reina del verano.

En la siguiente temporada, la de 1987, tal y como señaló Prieto, se notó mucho la falta de algunos veteranos y hombres importantes de la campaña anterior. Además, se dió la circunstancia de que la Telmo deun de Zumaia quiso revivir la mítica temporada de 1984, y se hizo, entre otras, con la Bandera de La concha. En 1988, reforzada con algunos jóvenes valores del club, todos canteranos, el club sanjuandarra se reforzó notablemente (en banco móvil ganó el título estatal en el Ocho). La Erreka puso su turbo nuevamente y se impuso en las principales banderas del verano, entre ellas la de La concha donostiarra.  Para entonces, el aficionado se había acostumbrado al espectular estilo sanjuandarra: cuerpo prácticamente tumbado al finalizar la palada, y un ritmo de remada muy bajo.

En la temporada de 1989, los vecinos de enfrente, los sanpedrotarras pusieron en entredicho el poderio de San Juan, y lograron superarlo. La pugna de ambos pasaitarras continuó en el siguiente verano, el de 1990, y la mítica turbo-Erreka recuperó el liderazgo, imponiéndose nuevamente, entre otras, en la Bandera de La concha. Otro mito, el de los años pares de los de Donibane, quedó así para la historia.

En la temporada de 1991 surgió una fuerte polémica en el club sanjuandarra, y gran parte de los remeros se enfrentaron a Paco Prieto. En el club el ambiente se enrareció hasta el punto de que acabó con victoriosa la trayectoria del Koxtape. Al finalizar la temporada, la mayoría de los remeros de la trainera A de San Juan decidieron fundar un nuevo club: el Donibaneko arraunlariak.

Mientras en el club de Koxtape Paco Prieto continuó su labor con los jóvenes, los remeros del Donibaneko arraunlariak quisieron mantener el nivel de años anteriores. Sin embargo, debido al buen momento de los sanpedrotarras, hasta 1995 no lograron imponerse en la regata de regatas, la de La concha de Donostia. Por su parte, el empeño de Paco Prieto por reflotar al Koxtape, vió su fruto con el triunfo en la bahía donostiarra en la edición de 1999, superando a la entonces potentísima Txiki de Orio.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *