Pasaia, txapeldunen sorterri (II): San Pedro jaun eta jabe / Pasaia, cuna de campeones (II): San Pedro, dueño y señor.

Aita Manuel mitikoa eta haren errekorra, jarraian sei bandera (1927tik 1932ra) Kontxako Estropadetan irabazi izana, ahaztu gabe, San Pedroren garai moderno handiaz arituko naiz ondoren. Urte handi haiek aipatzean, legezkoa da entrenatzaile eta gizon handi baten izena goraipatzea: Julian Osa. 1980ko hamarkadaren lehen erdian hasi zen Osa lanean herriko eta inguruko gazteekin, urte askotako lehortearen amesgaistoa ezabatzeko. Hamarkada haren erdi alderako bazuen maila onean ziharduen eta podiumetara iristen hasi zen trainerila bat, senior mailan

San Pedro trainerutan itxuraz hasteko bilakaera horretan, hala ere, oso garrantzizkoa izan zen, erabakigarria esango nuke, 1986an Donostiako Arraun Lagunak taldearekin izandako akordioa. Donostiarren trainerila aulki mugikorrean garaipen handiak (Elizalde eta Genoba Munduko txapeldunak izanak ziren zortzikoan, pisu arinetan) lortu zituzten estropalariek osatua zen, eta, San Pedroko trainerilarekin elkartuta, San Pedro goi mailara eraman zuten.

Manuel Arrillagaren garaipen historiko haiek izan eta mende erdira, haren izena zeraman Aita Manuel traineruak maisutasunez eskuratu zuen Donostiako Kontxako Bandera, artean nagusi zen San Juan bizilaguna gaindituta. 1986ko traineru denboraldirako, donostiarren eta sanpedrotarren trainerila indartsuen elkarketaren ondorioz uretaratu zuten trainerua ezezagun eta ustekabe zen. Denboraldi hartan, traineru moreak onenen artean kokatzeko aurreneko urratsak eman zituen, Kontxako Estropadetan hirugarren postua lortu baitzuen, Koxtape eta Zumaiaren (80 hamarkadako handi bat) atzetik.

1987ko traineru denboraldia San Pedroren finkatzea goi mailan ekarri zuen. Bederatzi bandera irabazi zituzten; besteak beste, Bilboko itsadarreko Nerbioi Sari nagusia eta El Corte inglés bandera. Kontxan Zumaia izan zen garailea, eta, beste 12 bandera irabazita, udako garailea izan zen.  1988an, San Juani buruzko aurreko atalean adierazi dudan moduan, sanpedrotarrek ezin izan zuten Erreka gaindigu.

1989ko uda arrakastatsu haren ondoren, San Pedrok donostiarren bajak jasan zituen, hauek bere jatorrizko taldeko, Arraun Lagunareko traineruaren tostetan hasi baitziren. Hala eta guztiz ere, Julian Osak gazteekin egindako lan apartak fruitua ematen hasia zen, eta 1990ko denboraldirako garaipen garrantzitsuak lortu zituzten.

Aurrerantzen Libia izena izan zuen traineruaren tostetan izen berriak ezagutzen hasi ziren arraunzaleak: Balda, Beraza, Artola edo Irulegi, eta hauek izan ziren ondorengo urteetan sanpedrotarren garaipenen oinarria. Kalparra, B traineruaren izena ere ezaguna zen, eta fruitu ezinhobeak eman zituen, eta San Pedroren bigarren urrezko aldiari bide eman zion.

Jakina da Libiak, bandera nagusiekin batera, Donostiako mundialean 1991, 1993 eta 1994an garaipena lortu zuen. Garaipen hauek balio berezia, kontuan izanda eskarmendu eta maila handia zuten Orio nahiz Donibaneko arraunlariak taldeak gainditzea lortu zuela.

Arraunzale guztiek harrituta eta mirestuta utzi zituen bolada izugarria lortu zuen San Pedrok. Azpimarratu behar da 1993an Kontxan garaile izan ziren arraunlarien bataz besteko adina 23, 6 urtekoa zela, eta haietako hamar ere 25 urtetik beherakoak zirela. Julian Osaren lana goraipatzen zuen beste datu bat zen 1994an Kontxan txapeldunak izan ziren arraunlarien artean hiru baino ez zirela aritu 1989an garaile izan zen traineruaren tostetan. Hain zuzen, 1994ko hartan I. Traineruen Ligan txapeldun atera zen, Kontxakoa Bandera aparte, 16 estropadetatik 15etan garaile izanda gero.
Jose Luis Korta berak ere onartu zuen sanpedrotarrak onena izan zirela.

San Pedro garaile urte haietan arraunkera ere erabat aldatu zen. Libiaren gazteak handiagoak eta indartsuagoak izanda, luzeago eta erritmoa apalagoan jarduten hasi zen Osak gidatutako trainerua. Aurreko urteetan, aldiz, olinpikoen eraginez (mugikorrean irteerak azkarragoak dira) minutuko 50 arraunkadetatik gora egiten zituzten irteerak, eta baita askotan ziabogara horretan iritsi ere.

0002035Sin olvidarnos del gran récord de banderas de La concha seguidas ganadas por la cuadrilla del mítico Aita Manuel (seis, desde 1927 hasta 1932), me voy a referir a la gran época moderna de San Pedro. Y al relatar aquel brillante periodo, que se prolongó durante casi diez años, es de ley nombrar a un entrenador y persona de gran talla: Julián Osa. En los primeros años de la década de 1980, comenzó a trabajar con jóvenes remeros del pueblo y alrededores, tras muchos años de sequía de los morados. A mediados de dicha década, contó ya con una trainerilla senior que empezó a clasificarse en los primeros puestos de los campeonatos.

De todos modos, hay que decir que fue muy importante, decisivo diría yo, que hacia 1986 llegaran a un acuerdo con el club Arraun Lagunak donostiarra, para formar una trainera con verdaderas aspiraciones. La trainerilla donostiarra, formada por hombres que en el banco móvil habían alcanzado grandes triunfos (Elizalde y Genoba habían sido en 1983 campeones mundiales en ocho peso ligero), y, en unión con la excelente trainerilla de San Pedro, llevó a San Pedro a lo más alto.

En 1989, tras más de medio siglo de espera tras los triunfos de Manuel Arrillaga, la trainera que llevó su nombre, Aita Manuel, venció brillantemente en la Regata de La concha, imponiéndose a la entonces gran dominadora, la Erreka sanjuandarra. En 1986 había competido la trainera sampedrotarra, incógnita y sorpresa de aquella temporada, al unir dos trainerillas que habían demostrado buen potencial, la del Arraun Lagunak y la de San Pedro. En esa campaña, la trainera morada dió el primer paso para situarse entre las mejores, pues alcanzó la tercera posición en La concha, tras las potentes San Juan y Zumaia (una de las grandes de dicha década).

La temporada de traineras de 1987 fue la del afianzamiento de San Pedro, pues logró nada menos que 9 banderas, sobresaliendo las de fin de temporada en el la ría bibaína: el Gran premio Nervión y El corte inglés. La concha tuvo como vencedor a Zumaia, que, con otras 12 banderas, fue el triunfador del verano. En 1988, tal y como señalamos en el anterior artículo dedicado a la San Juan, los morados no pudieron superar a la Erreka.

Tras aquel triunfante verano de 1989, San Pedro sufrió las bajas de los donostiarras, quienes pasaron a reforzar las tostas de su club de origen, el Arraun Lagunak. Con todo, el gran trabajo de Julián Osa con los jóvenes de la cantera empezó a dar sus frutos y consiguieron ya buenas victorias en la campaña de 1990.

Empezaron a sonar en las alineaciones de la empezó a llamarse Libia, nombres como Balda, Beraza, Artola o Irulegi, que serían la base de los triunfos de los años posteriores de San Pedro. La Kalparra, nombre de la trainera B, dio excelentes frutos, lo que dió lugar a la segunda gran época de la trainera morada.

Como sabemos, además de las principales banderas, la Libia ganó en el mundial, la Regata de La concha, en 1991, 1993 y 1994. Estos triunfos tienen un especial valor, teniendo en cuenta la extraordinaria competencia de las traineras de Donibaneko Arraunlariak y Orio, que contaban con cuadrillas más experimentadas y de gran nivel.

El club sanpedrotarra protagonizó toda una época que asombró a propios y extraños. Hay que destacar que la media de edad de la tripulación de la Libia ganadora en 1993 era de 23,6 años, con nada menos que diez remeros que contaban con menos de 25 años. Otro dato muy relevante acerca de la excelente labor de Julián Osa, es que sólo tres remeros de la cuadrilla ganadora de la Regata de La concha de 1989, ocupaban las tostas de la que venció en 1994.
Precisamente esa temporada de 1994 San Pedro resultó vencedor de la I Liga de traineras, tras haber ganado 16 de las 15 regatas disputadas, independientemente de la Regata de La concha. El propio Jose Luis Korta reconoció públicamente que los sampedrotarras habían sido los mejores.

Otro aspecto que evolucionó fue la remada de los sanpedrotarras. La mayor envergadura y potencia de los jóvenes de la Libia permitió alargar la palada y bajar el ritmo, frente a los frenéticos ritmos que empleaba la Aita Manuel de finales de los 80. Por influencia de los olímpicos, dado que en el banco móvil se realizan salidas más rápidas, era habitual que la Aita Manuel efectuara salidas a más de 50 paladas, llegando incluso a menudo a prolongar esta cadencia hasta la primera ciaboga.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *