Sin categoría

Ondarroa, lehenengo txapelduna / Ondarroa, el primer campeón

Banderak dira gure estropadetan irabazleari ematen zaion garaikurra. Hala dio tradizioak. Eta euskal arraunaren historiak dionez, jokoan jarri zen lehenengo bandera Ondarroan dago. Hain zuzen, Bilbaon 1865ean jokatutako estropada batean eskuratu zuten ondarrutarrek lehenengo bandera hura. Gaur egun Ondarroak traineruen…

Redgrave, historiako kirolaririk onena / Redgrave, mejor deportista de la historia.

  Historiak eman duen kirolaririk onena izan da askorentzat. Britain Handian, Sidney-2000 Joku Olinpikoetan Steve Redgravek egin zuen balentria, historiak izan duen kirol gertakizun handiena zela esan zuten. Los Angeles-1984 JJOOetan laukoan lortu zuen bere lehenengo urrezko domina, eta Sidney-2000n…

Lurrunezko itsasontziak, arraunean aldaketak / Los vapores de pesca y los cambios en el remo

Denok dakigun bezala, arrauna lehiaketa eta kirol gisa, aspaldi izan zuen sorrera, gure arbasoak lana utzi eta norgehiagoketan hasten ziren garai haietan. Arrantzaleek, arraina saltzeko egiten zituzten lasterketak, esate baterako, denboraren poderioz estropada bihurtu ziren. XIX. mendean, eta XX.aren hasieran,…

Oxford-Cambridge estropada: The Boat Race (II) / La regata Oxford-Cambridge: The Boat Race (II)

  Bihar larunbatean, 16:50tan, zehazki, abiatuko da Oxford-Cambridge estropada, eta ia milioi laurden ikusle izango da Tamesis ibaiaren bi ertzetan. Duela hamar urte, oraindik telebista publikoek  erretransmititzen zutela, mundu osoko ia 500 arraunzalek eta kirolzalek ikusi zuten proba. Hona hemen…

Oxford-Cambridge estropada: The Boat Race (I) / La regata Oxford-Cambridge: The Boat Race (I)

  Guretzat, arraunzaleontzat, Donostiako Kontxa urteroko hitzordu ahaztezina den moduan, Londreseko arraunzaleentzat eta, baita munduko gehientzat ere, Oxford-Cambridge estropada, (The boat race , Estropada), halaxe da, urteko arraunketa-lehiaketa nagusia. Aurten 161. ekitaldia jarriko da jokuan, datorren larunbatean, hain zuzen ere.…

Arraunketa olinpikoa Euskal Herrian / El remo olímpico en Euskal Herria

Duela 50 urte sortu zen Orioko Club de Remo Olinpico izenekoa, eta urte gutxitan arrakasta lortu zuen Estatu mailan. Baina oriotarrak ez ziren izan modalitate modernoa praktikatu zuten lehenengo euskal arranlariak. 1940ko hamarkadaz geroztik, Donostiako Ur-kirolak taldean lehiatzen ziren aulki…

Orioko Arraunketa Olinpikoko Klubaren 50. urteurrena / 50 Aniversario del Club de Remo de Orio

  Arraunzaleok, noski, hau da egun hauetako gaia, Orioko klubaren 50. urteurrena eta datorren larunbateko nazioarteko estropadak. Ikusgarria izango da, zalantzarik gabe: 1000 metroko estropadak, kanporaketak, finalak… Cambridge-ko zortzikoa, txapeldun portugaldarra Caminhense, Sevillako Labradores taldeko zortzikoa, Estatuko txapelduna.. Orioko zortzikoa!,…