Ondarroa, lehenengo txapelduna / Ondarroa, el primer campeón

Banderak dira gure estropadetan irabazleari ematen zaion garaikurra. Hala dio tradizioak. Eta euskal arraunaren historiak dionez, jokoan jarri zen lehenengo bandera Ondarroan dago. Hain zuzen, Bilbaon 1865ean jokatutako estropada batean eskuratu zuten ondarrutarrek lehenengo bandera hura. Gaur egun Ondarroak traineruen…

Redgrave, historiako kirolaririk onena / Redgrave, mejor deportista de la historia.

  Historiak eman duen kirolaririk onena izan da askorentzat. Britain Handian, Sidney-2000 Joku Olinpikoetan Steve Redgravek egin zuen balentria, historiak izan duen kirol gertakizun handiena zela esan zuten. Los Angeles-1984 JJOOetan laukoan lortu zuen bere lehenengo urrezko domina, eta Sidney-2000n…

Lurrunezko itsasontziak, arraunean aldaketak / Los vapores de pesca y los cambios en el remo

Denok dakigun bezala, arrauna lehiaketa eta kirol gisa, aspaldi izan zuen sorrera, gure arbasoak lana utzi eta norgehiagoketan hasten ziren garai haietan. Arrantzaleek, arraina saltzeko egiten zituzten lasterketak, esate baterako, denboraren poderioz estropada bihurtu ziren. XIX. mendean, eta XX.aren hasieran,…

Oxford-Cambridge estropada: The Boat Race (II) / La regata Oxford-Cambridge: The Boat Race (II)

  Bihar larunbatean, 16:50tan, zehazki, abiatuko da Oxford-Cambridge estropada, eta ia milioi laurden ikusle izango da Tamesis ibaiaren bi ertzetan. Duela hamar urte, oraindik telebista publikoek  erretransmititzen zutela, mundu osoko ia 500 arraunzalek eta kirolzalek ikusi zuten proba. Hona hemen…

Oxford-Cambridge estropada: The Boat Race (I) / La regata Oxford-Cambridge: The Boat Race (I)

  Guretzat, arraunzaleontzat, Donostiako Kontxa urteroko hitzordu ahaztezina den moduan, Londreseko arraunzaleentzat eta, baita munduko gehientzat ere, Oxford-Cambridge estropada, (The boat race , Estropada), halaxe da, urteko arraunketa-lehiaketa nagusia. Aurten 161. ekitaldia jarriko da jokuan, datorren larunbatean, hain zuzen ere.…

Tosta eta mugikorra, eskutik / Fijo y móvil, de la mano

Aurreko idatzian adierazi dudan moduan, Donostiako Ur-kirolak izan zen hasi zen lehena Hego Euskal Herrian arraunketa olinpikoa praktikatzen. Donostiarrak mugikorretik tostara pasatzen saiiatu ziren, baina ez zuten emaitza onik lortu. Aitzitik, oriotarrak, 1970. urtean, guztion ahoak zabal-zabalik utzi zituen erakustaldia…